Bizkaia talentek bere erabiltzaileen esku jarri du lankidetzarako Emprendimiento 4.0 erreminta berritzailea
2017/01/31
Talentua Bizkaia-Euskadira erakartzea, berton geratzea eta inplikatzea ez ezik, tresna digital berritzaileen bidez bere erabiltzaile guztiei zerbitzu eta arreta onena eskaintzea ere bada bizkaia talenten helburu nagusietakoa.
Hori dela eta, gaurtik aurrera, elkarteko datu-basean dauden 7.800etik gora lagunek euren estraneten bidez zuzenean eta erabiltzaile berririk sortu gabe sartu ahal izango dira “Emprendimiento 4.0” sistema berritzailera. Erkidego aktiboen garapenerako plataforma da, eta BBK-k Urbegi Taldeko laguntzarekin bultzatu eta diseinatu egin dute lankidetzapeko proiektuak sortzeko.
Erabiltzaileek honako hauxe egin ahal izango dute plataformaren bitartez:
EUREN IDEIAK SUSTATZEA. Edozein enpresaren jatorria ideia, ilusio, amets moduan hasten da. “Ideiaren bat baduzu eta modu profesionalean garatu nahi baduzu, Emprendimiento 4.0 sisteman eman izena”.
HAZTEN LAGUNTZEA. Amets handiak eduki, txikienetik hasi eta azkar hazi. “Entzun, lagundu eta guretzat egokienak diren baliabideak eskainiko dizkizugu, zure ametsak enpresa bihurtu daitezen”.
EUREN AUKERAK ANTZEMATEA. “Ibilbidea zehaztuko dugu, zure ideia proiektu bideragarria izan dadin, metodologia erkatua kontuan hartzen duten zenbait urratsen bidez”.
ERAGILE SUSTATZAILEAK AURKITZEA. “Zenbait enpresa, erakunde eta pertsona jarriko ditugu zure esku, haiekin lan egiteko, erkatzeko eta zure aukera guztiak aztertzeko aukera eduki dezazun”.
BESTE ERAGILE BATZUEKIN HARREMANETAN JARTZEA. “Erraz-erraz jarri ahal izango zara harremanetan zure proiektuaren bideragarritasunerako garrantzitsuak izan daitezkeen enpresa, erakunde eta pertsonekin”.
ABIAN JARTZEA. “Lankidetzaren bidez, zure ideia proiektu bideragarria izango da, eta, horretarako, metodologia erkatuen bidez aztertuko dira proiektuak”.
Bizkaia talenteko datu-basean erregistratuta bazaude, esteka honen bidez zuzenean sartu ahal izango zara erremintan: