Bizkaia Talenteko Relocation Zerbitzuko goi-prestakuntzadun nazioarteko erabiltzaileak Bizkaiko eraikin garaienetakora igo dira
Maiatzaren 12an, ostirala, ondo baino hobeto prestatutako 25 inguru profesionalek eta haien familiek Berreskuratutako oroimena. Estatu Batuetako historian dauden aztarnak erakusketa zoragarri bezain originala ikusteko aukera izan zuten, Bizkaia Talenteko Relocation Zerbitzuaren esparruan gizarteratzeko eta kultura ezagutzeko garatzen diren jardueren barruan. Parte-hartzaile guztiak zerbitzu horretako erabiltzaileak dira, eta haiei nahiz haien familiei gizarteratzeko zein laneratzeko banakako orientazio eta aholkularitza profesionala eskaintzea du helburu.
Bilboko Iberdrola dorre bereizgarriko hogeita bosgarren solairuan jarritako erakusketarako bisitaldian, oso ezaguna ez den arren monarkia hispanikoak Amerikako Estatu Batuen eraketan izandako ekarpena azaldu zien gidariak.
Erakusketan, lehentasuna ematen zaio euskal herriak Ipar Amerikako araketan, nabigazioan, merkataritzan eta immigrazioan egindako ekarpenari, hispaniarrak kontinentean agertu zirenetik XX. mendera arte. Bisitaldiaren amaieran, zenbait parte-hartzailek modu informalean hitz egin zuten, networkinga egiteko eta, horren bidez, euren erakundeetako berritasunak partekatzeko.
NAZIOARTEKO JARDUERAK
Relocation Zerbitzuak gizarteratzeko eta kultura ezagutzeko antolatzen dituen jardueretan ohikoa denez, parte-hartzaile guztien jatorri anitza nabarmentzen da. Oraingoan, honako leku hauetakoak izan dira ondo baino hobeto prestatutako profesionalak eta euren familiak: Guatemala, Extremadura, Euskadi, Herbehereak, Italia, Frantzia, AEB, Polonia, Israel, Nafarroa, Errumania, Albacete, India, Korea eta Madril, besteak beste.
Gainera, profesional horiek guztiek euskal erakundeetan lan egiten dute; esate baterako, Tecnalia, ORKESTRA, BC3, Biocruces, BCAM, Deusto Business School, Deustuko Unibertsitatea, BCMaterials, EGA Master eta Osasen Sensores.