Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Euskadi hamabigarrena da 2020ko Giza Garapenaren Indizearen munduko rankingean

2021/01/14

  • Bizi-itxaropena 83,9 urtera arte igo da eta hirugarren postuan dago Hong Kong (84,9) eta Japoniaren (84,6) atzetik

Euskal gizartea planetako garatuenetako bat da. Hori baieztatzen du 0,937ko Giza Garapenaren Indizeak (GGI) mundu mailako herrialdeen sailkapeneko 12. postuan kokatuz, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) Nazio Batuen Garapen Programako (NBGP) metodologia aplikatuz egin duen txostenaren arabera (2019ko datuekin).

NBGPk 2020an argitaratutako txostenak munduko 189 herrialdeko sailkapena ezartzen du, bizi-baldintzen arabera ordenatuta. Azterlanak horietako bakoitzari GGI bat esleitzen dio (0tik 1erako eskalan) jaiotzako bizi-itxaropenaren, eskola-adineko haurren esperotako eskolatze-urteen, 25 urte edo gehiagoko helduen batez besteko eskolatze-urteen eta per capita errenta nazional gordinaren arabera.

GGIk planetako garatuenen artean kokatzen du Euskadi, Norvegiaren, Irlandaren, Suitzaren, Hong Kongen, Islandiaren, Alemaniaren, Suediaren, Australiaren, Herbehereen, Danimarkaren, Finlandiaren eta Singapurren atzetik.

2010-2019 aldian GGIren osagai guztiek egin dute hobera Euskadin. Bizi-itxaropena 82,4 urtetik 83,9 urtera igaro da, eta, gainera, hirugarren postuan dago; Hong Kong (84,9) eta Japonia (84,6) baino ez daude aurretik.

Esperotako eskolatze-urteen adierazleari dagokionez, 18,1 urtetik 18,6 urtera igaro da Euskadi bederatzigarren postuan kokatuz, Australiaren, Belgikaren, Suediaren, Finlandiaren, Islandiaren, Danimarkaren, Zeelanda Berriaren eta Irlandaren atzetik.

Eskolatzearen batez besteko urteei dagokienez, aldi horretan ere gora egin badute ere (10,2 urtetik 11,2 urtera), Euskadi 51 herrialdek gainditu dute; herrialde horien buru Alemania (14,2 urte batez beste) izan da.

Euskadiko per capita errenta nazional gordina 50.877 dolarretatik 57.438 dolar estatubatuarretara (2017koak) igo da 2010 eta 2019 artean, erosteko ahalmenaren parekotasunaren arabera neurtuta, Norvegiako 66.494 dolarretatik eta Liechtensteinen 131.032 dolarretatik urrun (munduko pertsona bakoitzeko diru-sarrera handienak dituen herrialdea), baina Alemania (55.314) edo Islandia (54.682) bezalako herrialdeen aurretik.

Euskadiko giza garapenaren indizea dimentsioen, adierazleen eta indizeen arabera. 2010-2019

Giza garapenaren indizea adierazleen arabera herrialdeei jarraiki. 2020

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×