Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent, enpresetan benetako genero-berdintasuna egon dadin lortu nahian

  • PWN Bilbao Elkarteak antolatutako ”Hoja de ruta hacia la modernización y competitividad de las empresas a través de la diversidad de género” mahai-inguruan hartu du parte.

Joan den irailaren 16an, Bizkaia Talentek Deusto Business Schoolen egindako topaketa batean hartu zuen parte, zeinean enpresen lehiakortasuna izan zen hizpide, baina genero-aniztasunaren ikuspegitik abiatuta. Women Forward Fundazioak ere lagundu zuen ekitaldiaren antolaketan, eta bertan bildu ziren berriz ere Professionals Women’s Network (PWN Bilbao) nazioarteko erakundeko Bilboko Hubeko kideak. Mahai-inguruan ondoko profesionalek hartu zuten parte: Rosa Urtubik, PWN Bilbaoko lehendakariak; Miriam Izquierdok, Women Forward partzuergoko kideak; Ana Alkortak, Norgestióneko bazkideak; eta Ivan Jimenezek, Bizkaia Talenteko zuzendari gerenteak.

Halaber, Denise Wilson aditua ere izan zen topaketan. Wilson Hampton Alexander Review ikuskapen-erakunde burujabe britainiarreko zuzendari exekutiboa da, eta ekimen arrakastatsua sustatu du Erresuma Batuko enpresa nagusietako batzordeetan andrazko gehiago egon dadin. Han egindako urratsei buruz mintzatu zen, eta estrategia berriak abian jartzeko beharra nabarmendu zuen, hala, batzordeetan aniztasuna errealitate bihur dadin.

“Men on Board” agiriarekin bat egin zuen Bizkaia Talentek. Dokumentua PWN Bilbaok bultzatu zuen duela hilabete batzuk, eta bertan erakundeak lan-arloan genero-berdintasuna sustatzeko duen konpromisoa islatzen da.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×