IKERBASQUEK 20 ZIENTZIALARI GAZTE KONTRATATZEKO RESEARCH FELLOW PROGRAMAREN DEIALDI BERRIA IREKI DU
IKERBASQUEk Research Fellow programaren 2018ko deialdia abian jarri du. Research Fellow programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzak goi mailako ikertzaile gazteen «harrobi» bat sustatu nahi du.
Deialdi honen bidez bereziki Euskaditik kanpo lanean dauden euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatuko da. Helburu hau lortzeko, eskainitako lanpostuen %30 Euskadiko ikertzaileei zuzenduta daude. Ikerbasqueren aurreikuspena da 4 urtean goi mailako 20 ikertzaile baino gehiago itzuli ahal izatea.
Ezagutza arlo guztietako eta hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten mundu osoko ikertzaileek aurkez ditzakete beren eskaerak IKERBASQUE Fundazioaren web
gunearen bidez (www.ikerbasque.net ) martxoaren 15arte.
Zientziaren Legeak xedatutakoari jarraiki, IKERBASQUEk bost urtetarako ikerketa-kontratuak eskaintzen ditu. Azken urtean ebaluatuak izango dira eta kontratu iraunkorrak lortzeko aukera izango dute ikertzaileek. Horrela, programa Euskadiko etorkizuneko ikerketa-aitzindarien harrobi bihurtzen da.
Informazio gehiago: https://calls.ikerbasque.net/