Ikerbasquek 10 ikertzaile kontratatzeko Research Fellow 2018 programaren deialdi berria ireki du
Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, nazioarteko deialdia ireki du, behin-betiko 10 lanpostu Euskadin epe-luzean zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzenduta. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europar Komisioak eta erakunde zientifiko hartzaileak finantzatzen dituzte, beraz, erakunde zientifiko hartzailearen onarpen gutuna izatea beharrezkoa da.
Ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia duten hautagaiei bideratutako deiadia da. Research Professor-ak, ikerketa independente bat garatzeaz gain, finantzaketa lehiakorra erakartzeko gai izan behar dute eta baita ikerketa-taldeak sortzeko ere.
10 kontratu mugagabe Ikertzaile Seniorrentzat: Ikerbasque Research Professors
o Ikerketa-ibilbide luzeko eta lidergorako gaitasuna duten ikertzaile seniorrak
o Doktoradutza titulua 2010. urtea baino lehenago
o Ikertzaile hauek behin betiko lanpostua izango dute Euskal Herriko unibertsitate eta ikerketa-zentro ezberdinetan
o Atxikipen Zentruaren onarpen gutuna ezinbestekoa da
o Epemuga: Irailak 13, 13:00 CET
Deialdiari buruzko informazio gehiago hemen