Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Ikerbasquek Group Leaders 2019 programaren deialdia egin du 10 ikertzaile kontratatzeko

2019/06/26

  • Eskabideak aurkezteko deialdiak irailaren 17ra arte iraungo du

Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak, nazioarteko beste deialdi bat egin du zientzia-ikerkuntza sendotzen jarraitzeko: 10 lanpostu finko eskainiko ditu epe luzerako lan-ibilbidea Euskadin garatu nahi duten Group Leaderrak erakartzeko.

Deialdi honetan, Group Leader gazteek nahiz eskarmentu handiko seniorrek har dezakete parte. Xedea da Group Leaderrek ikerketa independentea garatzea eta finantzaketa lehiakorra erakartzeko gai izatea, bai eta beren ikerketa-taldeak ezartzea ere.

10 kontratu finko Group Leaderrentzat
• Ikerketa-ibilbide luzea eta lidergo-gaitasuna dituzten ikertzaileak
• Modu iraunkorrean ariko dira Euskadiko unibertsitate eta ikerketa-zentroetan
• 2011 baino lehen doktoraturiko pertsonentzat
• Harrera-zentroaren onarpen-gutuna ezinbestekoa da
• Eskabideak aurkezteko epemuga: irailak 17, 13:00 CET

Deialdiari buruzko informazio gehiago: Group Leaders 2019

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×