Ikerbasquek Permanent Positions programaren deialdia abiatu du, 2020an 10 ikertzaile kontratatzeko
2020/05/27
- Eskabideak aurkezteko epea irailaren 17an bukatuko da
Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak, beste behin abiatu du zientzia-arloko ikerkuntza sendotzen jarraitzeko nazioarteko deialdia; oraingoan, 10 lanpostu iraunkor eskainiko ditu epe luzerako lan-ibilbidea Euskadin garatu nahi duten ikertzaileak erakartzeko eta lurraldean finkatzeko.
Deialdia ikertzaile-mota hauentzat da:
- Established Researchers: Research Associates lanetan 8-12 urteko eskarmentua duten ikertzaileak.
- Senior Leading Researchers: Research Professors lanetan eskarmentu handiagoa duten ikertzaileak.
Xedeak dira ikertzaileek ikerketa independentea egitea, finantzaketa lehiakorra erakartzeko gai izatea eta beren ikerketa-taldeak ezartzea.
Emakumezkoen hautagaitzak bereziki ongi etorriak izango dira.
Deialdiari buruzko informazio gehiago: Permanent Positions 2020