Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Ikerbasquek ikertzaileak modu iraunkorrean kontratatzeko deialdi berria jarri du abian

2023/05/25

  • “Permanent Positions 2023” deialdian eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 15ean bukatuko da.

Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak, behin-betiko 10 lanposturako deialdia ireki du, epe luzerako lan-ibilbidea Euskadin garatu nahi duten ikertzaileak erakartzeko eta finkatzeko.

Deialdia ikertzaile-mota hauentzat dago zuzenduta:

  • Established Researchers: beren ikerketa-lerroak modu independentean garatzen dituzten doktorego-ondoko ikertzaileak eta beren arloko ikerketa bikaintasunean oinarritutako ospe sendoarekin garatzen dituztenak. Research Associate gisa postu iraunkor bat lortuko dute.
  • Senior Leading Researchers: beren arloan ikerketa bikaintasunean oinarritutako nazioarteko ospea izan eta ikerketa-finantzaketa garrantzitsuak lortzeko ibilbide frogatua dutenak. Research Professor bezala postu iraunkor bat lortuko dute.

Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute. Gainera, ikertzaileak ikerketa independenteak garatzea eta finantzaketa lehiakorra erakartzeko gai izatea espero da, baita ikerketa talde propioak eratzea ere. Emakumezkoen hautagaitzak bereziki ongi etorriak izango dira.

Deialdiari buruzko informazio gehiago: Permanent Positions 2023

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×