Ikerbasquek ikertzaileak modu iraunkorrean kontratatzeko deialdi berria jarri du abian
2024/07/16
- “Permanent Positions” deialdian eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 12an bukatuko da.
Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak, behin-betiko 10 lanposturako deialdia ireki du epe luzerako lan-ibilbidea Euskadin garatu nahi duten ikertzaileak erakartzeko eta finkatzeko.
Deialdi hau honako hauei zuzenduta dago:
- Establisehd Researchers: beren ikerketa-lerroak modu independentean eta beren esparruko ikerketa bikaintasunean oinarritutako ospe sendoarekin garatzen dituzten doktoratu ondoko ikertzaileak. Pertsona horiek Research Associates lanpostu iraunkorra lortuko dute.
- Senior Leading Researchers: nazioartean ospea duten ikertzaileak, beren arloan egiten den ikerketaren bikaintasunean oinarrituta, eta ikerketarako funts garrantzitsuak lortzeko historial frogatua dutenak. Pertsona horiek Research Professors lanpostu iraunkorra lortuko dute.
Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute. Gainera, ikertzaileak ikerketa independenteak garatzeko eta finantzaketa lehiakorra erakartzeko gai izan behar dira, baita ikerketa talde propioak eratzeko ere.
Emakumezkoen hautagaitzak bereziki ongi etorriak izango dira.