Bilbo, ibiltzeko hiririk onena 2024ko World’s Best Cities txostenaren arabera
2023/11/17
Jean-Marie Arnaud
- Resonance aholkularitza-enpresa iparramerikarrak egindako txostenak unibertsitate-titulua edo hori baino maila handiagokoa duten biztanleen ehunekoari dagokionez 15.a delako ere nabarmendu du Bizkaiko hiriburua.
World’s Best Cities 2024, ranking de los mejores destinos urbanos del mundo para vivir, visitar e invertir, ha incluido a Bilbao en el ranking de las 100 mejores ciudades. World ‘s Best Cities txostenak, bizitzeko, bisitatzeko eta inbertitzeko munduko hiririk onenen rankingak, 2024ko 100 onenen artean sartu du Bilbo. Lehenbiziko hiru postuetan, Londres, Paris eta New York daude, hurrenez hurren.
“Adimenduna, segurua eta ekonomikoki zirraragarria, Bilbo Europako bizimodu on eta erosoa birdiseinatzen ari da”, txostenaren arabera, eta “Europako hiririk abegikorrenetakoa” delako ere nabarmendu du. Izan ere, Valentziarekin berdinduta dago lehen postuan oinezkoek hirian zehar mugitzeko duten erraztasunagatik, eta bizikleta-azpiegituragatik 19. postuan dago.
Txostenak Bilboko giza kapitalaren hezkuntza-maila ere balioetsi du, beste hiri batzuekin alderatuta. Zehazki, Bizkaiko hiriburua 15.a da unibertsitate-titulua edo hori baino maila handiagokoa duten biztanleen ehunekoari dagokionez.
World’s Best Cities
Urtero, Resonance Consultancy enpresak, higiezinen, turismoaren eta garapen ekonomikoaren arloko aholkularitza-taldeak, mundu osoko 270 hiri baino gehiago (milioi bat biztanle baino gehiago dituzten metropoli-eremuetako hiri nagusiak) aztertu eta 100 onenak hautatzen ditu. Horretarako, oinarrizko estatistikak eta ebaluazio kualitatiboak hiri horietako biztanleen eta bisitarien gomendioekin konbinatzen ditu, 24 adierazle sei kategoria hauetan multzokatuta: lekua, sustapena, produktua, programazioa, pertsonak eta oparotasuna.