Bizkaia Talent

Albisteak

Forbes zerrendan, Be Basque Talent Networkeko kidea den Hasier Larrea euskal ingeniaria agertzen da eragin handiena duten 30 urtetik beherako 30 lagunen artean

2011. urtean, Donostiako ingeniari industrial bat Bostongo Massachusettseko Institutu Teknologikora (MIT) iritsi zen, eta arazo hau zeraman buruan: gero eta txikiagoak eta deserosoagoak diren etxebizitzetan bizi gara. Irtenbideak bilatzeko prest, Hasier Larreak robot-estrategia berriak arakatzen ditu, bere Ori Systems enpresaren bidez hiritarrok espazioarekin dugun harremana aldatzeko asmoz. Bere esanetan, “superbotereak dituzten altzariak” diseinatzen ditu, eta keinu bakar batez aldatzen dute euren konfigurazioa.

Hartara, euskal gazte hau “industria berrasmatzen ari diren 30 urtetik beherako 30 ingeniarietakoa da”, nazioarteko Forbes aldizkari ospetsuan argitaratu denez. Bere ekarpena handia da, gure etxebizitzetako geletako hormak mugitu ahal izango ditugulako une horretan darabilguna handitzeko eta erosoago bizitzeko.

“Gero eta txikiagoak diren lekuetan bizi gara”, baieztatu du. “Urterik urte, biztanleen kopurua gero eta handiagoa denez, hurrengo hamarkadan 600 milioi lekualdatuko dira Txinako zein Indiako hirietara, Eta metro koadroaren kostua igo eta igo egingo da”.

MITeko Media Laben ikasi duen 28 urteko gazte ikertzaile honentzat, honako hauxe da irtenbidea: “arkitektoek berbera egiten dute aspalditik: bertan egiten dugunaren arabera diseinatzen dituzte gure bizilekuak eta lantokiak”. Hau da, “geure bizilekuak beste era batera diseinatu behar dugu, eta haiekin dugun harremana ere aldatu behar dugu. Espazioa bera da gure premietara egokitu behar dena eta ez gu premia horietara”, esan du amaitzeko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×