Berrikuntza, harremanak eta Legoko fitxak, Bizkaia Talenteko Talentia SAREKO kideen networkingerako beste topaketa bateko protagonistak
2017/07/11
Uztailaren 5ean, Talentia SAREKO kideak berriro elkartu ziren BilboRock eraikin esanguratsuan networkingerako egindako beste ekitaldi batean. “Aurreko topaketetan bezala, zenbait diziplina akademikotako profesionalak harremanetan jartzea izan da helburua, euren harreman-sarea handitu dezaten eta etorkizunerako ustezko lankidetza-lotuneak ezarri ditzaten”, baieztatu du Bizkaia Talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezek.
Gaur egun, Talentia Programaren zortzi edizioetan parte hartu duten 1.200 ikasle baino gehiago dira Talentia SAREKO kideak.
LEGO SERIOUS PLAY
Topaketaren dinamikan, saiakuntzazko prozesu berritzailea garatu zen LEGOKO pieza ospetsuen bidez. Izan ere, metodologia honetarako aukeratu dira beren-beregi, enpresen berrikuntza eta errendimendua hobetzeko. Zenbait ikerketaren arabera, hain zuzen ere, egiaztatu egin da eskuak eta adimena darabiltzaten ikaskuntzen bidez modu adierazgarriagoan ulertzen direla ingurunea eta bertako aukerak.
Era berean, hausnarketa-prozesua sakonagoa da, elkarrizketa eraginkorra suspertzen da networkingeko saioan parte hartzen duten kide guztientzat eta etorkizuneko lankidetzei eta ekintza-plan bateratuei aurre egiteko beharrezkoak diren koordinazio intimoa, elkarlana eta pentsamendua ere eskaintzen dira.
“Eskerrak eman nahi dizkiegu topaketa honetan parte hartu duten Talentia SAREKO kide guztiei, esperientzia bakar bezain berritzailea izan delako. Izan ere, aurkezpenak eta balio-proposamenak ezagutzeko eta partekatzeko aukera eskaini die parte-hartzaileei. Gainera, ustezko lotuneak eta lankidetza-bideak ere landu direnez, parte-hartzaile guztien arteko hurbilketa benetakoa bezain zehatza da lankidetzarako zein ekintzarako etorkizuneko aukerei begira”, adierazi du amaieran Bizkaia Talenteko zuzendari gerenteak.