Bizkaia Talent

Albisteak

Fintech Open Innovation Lab: finantza-zerbitzurako startupen Euskadiko lehenengo inkubagailua

  • Proiektu aitzindari hau jaio da finantza-arloko zerbitzu eta jarduerak Internet bidez hobetzeko oinarri teknologikodun enpresa sortu berrientzat

Fintech Open Innovation Lab, Euskadiko lehenengo Fintech inkubagailua, Bilbao Berrikuntza Faktoriaren instalazioetan dago, alegia, Mondragon Unibertsitateak sustaturiko ikaskuntza- eta ekintzailetza-ekosisteman, eta Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Mondragon Unibertsitatearen beraren laguntza jaso du abiatzeko.

Gune berri honen xedea da Fintech esparruan enpresa berriak sor eta gara daitezen sustatzea. Horretarako, berrikuntzaren, inkubazioaren eta bizkortzearen arloetan laguntza emateko eredu bat ezarri du, mundu-mailan aukera paregabeak dituen enpresa-merkatuan garapen handiagoa ahalbidetze aldera.

Teknologia berrien merkatuan eta finantza-merkatuan eskarmentua duten enpresak, Dominion eta Abside, esaterako, erreferentziazkoak izango dira, eta beren ezagutza startupekin partekatuko dute laborategian, non gehienez 100 lagun ariko diren lanean urtebetez, edo bi urtez, luzatuz gero.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×