Bizkaia Talent

Albisteak

3D inprimagailuak erabiliz Errenteriako gazteek protesiak egin dituzte elkartasun proiektu baterako 

Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako Prestakuntza Zentroko lehen mailako ikasle talde batek proiektu bat egin du 3D inprimaketa erabiliz bi esku-protesi fabrikatzeko, eta Enabling the Future nazioarteko ekimenean parte hartu dute boluntario gisa. 10 ikasleak eskola orduz kanpo aritu dira lanean Flexy Hand 2 modelo liberatua eraikitzeko; esku-protesi horiek duela aste pare bat iritsi dira beren hartzaileengana, alegia Jalisco eskualdeko (Mexiko) landa eremu batean oso baliabide gutxirekin bizi diren bi lagunengana.

Ikasleek proiektu hau egin dute IEFPS Don Bosco ikastetxeak Gutemberg 3D programan parte hartzen duelako. Programa hori Estatuko 12 ikastetxez osatutako sare bat da eta 3D inprimaketan oinarritutako hezkuntza proiektuak bultzatzen ditu.  Programa horren markoan, Don Bosco ikastetxeko ikasleek erabaki zuten Enabling the Future nazioarteko proiektuan parte hartzea boluntario gisa. Ekimen horrek harremanetan jartzen ditu beren sorkuntzak komunitatearentzat liberatu nahi dituzten protesi diseinatzaileak, 3D inprimagailuak dituzten pertsonak eta  protesi horiek behar dituztenak. “Izena eman ondoren, Mexikoko ingeniari bat gurekin harremanetan jarri zen, eta esan zigun esku-protesia behar zuten bi pertsona zeudela han. Ongi iruditu zitzaigun eta protesiak fabrikatzen hasi ginen” dio Carlos Lizarbek, IEFPS Don Bosco ikastetxeko Elektronika Saileko buruak.

Zentroa duela 3 urte hasi zen 3D inprimaketa teknologiak curriculumean sartzen eta, beraz, ikasle eta irakasleentzat ez da izan mundu horretan murgildu diren lehen aldia. Hain zuzen, Don Bosco ikastetxeko lantaldea izan zen 2013an Ikaslab espazioa sortu zuen lehena, instalazioen barruan ikasleentzat eginiko fabrikazio digitaleko laborategia. Ekimen hori Euskadiko beste ikastetxe batzuetan erreplikatu da eta gaur egun hogei eskola baino gehiagoko sarea sortu da, zeintzuek ezagutza eta baliabide digitalak partekatzen baitituzte Interneteko plataforma baten bitartez.

Datorren ekainaren 20an, Don Bosco ikastetxeko ikasle eta irakasleek Ikaslab proiektuaren ikasturte amaiera ospatuko dute eta elkartasunezko 3D inprimaketa jai bat egingo dute Echando una Mano izenburupean. “Ekitaldi honetan sartu nahi izan dugu Enabling the Future proiektua, gure jaia maker bilera bihurtzeko eta inprimagailua dutenei parte hartzeko aukera eskaintzeko”, azaldu du Carlos Lizarbe irakasleak. Publikoari irekia izango den jardunaldi horretan, 30-40 inprimagailu bildu nahi dituzte ordu gutxi batzuetan hamar esku-protesi inguru fabrikatzeko eta Mexikoko Kirol Baloreen Sustapenerako erakunde solidarioari emateko.

Víctor Tello, fundazioko zuzendaria egongo da goizean zehar ikastetxeko kiroldegian egingo den topaketan. Bertan izango da Juan González “Obijuan” ere, Bq enpresako 3D inprimagailuen eremuko zuzendaria. “Obijuan Estatuko pertsona garrantzitsuenetako bat da 3D inprimagailuen esparruan, izan ere berak ekarri zituen teknologia horiek Espainiara”, azaldu du Carlos Lizarbek, “lantzen ari diren esku motordun baten aurrerapena ekarriko du eta horrek maker komunitatea erakarriko du ekitaldira”.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×