bizkaia:talent-eko Profesionaltasunerako Eskumen programaren “Etika, osotasuna eta balioak” tailerra
2014/2015 ikasturterako aurreikusitako bosgarren gaitasun-tailerra “Etika, osotasuna eta balioak” egin zen, martxoaren 11n (asteazkena), 16:30etik 19:00etara, Deustuko Unibertsitateko (Bilboko Campusa) Deusto Business School-eko beheko solairuko 03 Ikasgelan.
Tailerraren helburua zenbait interpretazio filosofiko aztertzea da, gainerako pertsonekiko ahalik eta elkarrekintzarik onena izateko moduei buruz. Aldi berean, gauzak zalantzan jartzearen eta ikastearen garrantzia aztertuko da, erabakiak hartzeko dugun modua aukeratuz, eta bizitzako egoerei aurre egiteko ditugun moduak eta jarrerak hautatuz, geure burua pertsona gisa eraiki ahal izateko.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatutako Bizkaia:talent erakundeak gidatzen du Bizkaiko Profesionaltasunerako Eskumenen Programa (Bilbao Metropoli-30 elkartearen koordinaziopean eta Euskadiko, Burgoseko eta Errioxako Kimikarien Elkargo Ofiziala; Euskal Ekonomisten Elkargoa; eta Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoaren, lankidetzarekin).