Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadi liderra da estatu espainol osoko inbertsio britainiarrean, 2014an 617 milioi eurokoa izan zen-eta

Euskadi inbertsio britainiarraren lehenengo helmuga izan da, estatu espainoleko Merkataritza Ganbera Britainiarrak (BCC) egindako eta Londresen aurkeztutako txostenaren arabera. Txostenean adierazten den bezala, Euskadi lehenengo hartzailea da, azken bost urteotan inbertsio zuzenen %22 joan direlako bertara. Hori dela eta, Madrilen aurretik dago gaur egun, inbertsioak %20koak izatean bigarren postuan geratu da-eta.

Azterketako datuen arabera, Euskadik Erresuma Batuko 617 milioi euroko inbertsio gordina jaso zuen 2014an, hau da, Espainia osokoaren %37. Madrilek, ordea, %34 jaso zuen; eta Valentziak, %15. Euskadiko Autonomia Erkidegoan, biltegien, edarien eta merkataritza handizkariaren sektoreek bultzatu zituzten inbertsio britainiarrak.

Erresuma Batua estatu espainoleko bost herrialde inbertsiogile nagusietakoa da. Termino absolutuetan, inbertsio britainiarraren mugimendu metatua 63.000 milioi eurokoa izan da azken 11 urteotan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×