Bizkaia Talent

Albisteak

ITPk azken belaunaldiko motorretaraino zabaldu du Rolls-Roycerekin duen lankidetza

Industria de Turbo Propulsores (ITP) konpainiak eta Rolls-Royce fabrikatzaile aeronautikoak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren haritik, euskal enpresa, presio baxuko turbinen –turbina konbentzionalak– eta azken belaunaldiko Ultrafan motorretarako abiadura handiko turbina berrien hornitzaile bilakatu da.


Ultrafan deritzona, Rolls-Royce aeronautika sektorerako lantzen ari den motor-belaunaldi berria da, eta 2025etik aurrera abian jartzea aurreikusi da.

Akordio honen ondorioz, I+Garen arloko inbertsioa handituko da teknologia eskuratzeko. Gaur egun, ITPk 75 milioi eurotik gorako inbertsioa aurreikusia du datozen bost urteetarako.
Hitzarmenaren aurretik, IPTk ondo baino hobeto frogatuak ditu sektorean dituen gaitasunak, Airbus A330, A340, A380, A350 eta Boeing 787 hegazkinetan erabiltzen diren Trent familiako motor guztietarako presio baxuko turbinen diseinuaz eta garapenaz.

Sener
(% 53,125) eta Rolls-Royce (% 46,875) partaide dituen ITP taldearen jardueren artean, motore aeronautikoen eta gas-turbinen diseinua, ikerketa eta fabrikazioa nabarmen daitezke. Horrez, 17 ekoizpen-zentro ditu Espainian, Britainia Handian, Maltan, Estatu Batuetan, Indian eta Mexikon.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×