Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaiko unibertsitate-talentuak zilarrezko ekonomiaren sektorea eta eskaintzen dituen aukerak ezagutu ditu Nagusi Intelligence Center ireki berrian

  • Jardunaldiak etortzear diren eraldaketa sozial eta ekonomiko handietan sakontzeko balio izan du.

Nagusi Intelligence Center (NIC) duela gutxi ireki da Urduliz Dorrean, zilarrezko ekonomiari begira Bizkaiko estrategiaren motorra izan dadin eta biztanleriaren zahartzeak berekin dakartzan erronka sozial eta ekonomikoei aurrea har diezaien.

Bada, Bizkaia Talentek, lurraldeko ahalmenik handieneko unibertsitate-ikasleen zeharkako trebetasunak garatzeko Talentia Skills bikaintasun-programaren barruko jardueren esparruan, jardunaldi bat antolatu zuen NICen, joan den martxoaren 16an, zilarrezko ekonomiaren sektorea eta profesionalki garatzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutzera emateko, baita Zilarrezko Ekonomiarako Bizkaia programa aurkezteko ere.

Ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiak zilarrezko ekonomiaren estrategia aurkeztu zuen, eta NIC berria balioetsi, pertsonen bizi-kalitaterako aurrerapenak lortzeko duen ahalmenagatik eta Bizkaian jarduera- eta lan-sektore berria sortzeko dakarren aukeragatik.

Horrez gain, NICen bildutakoek BiziPozen kasu arrakastatsua ezagutu zuten, adinekoen ahalduntzea zahartze aktiboko programak diseinatuz eta garatuz sustatzen duen kooperatibarena, hain zuzen ere.

Jardunaldiari amaiera emateko, ideiak partekatzeko dinamika egin zen, non talentu gazteek zilarrezko ekonomiak datozen urteetarako dakartzan erronken gainean hausnartu eta eztabaidatu zuten, nagusiki etxebizitzari, parte-hartzeari, teknologiari eta ekonomiari begira.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×