Bizkaia:talent-ek Nazioarteko Ezarpenari buruzko lehen Jardunaldia antolatu du Talentia Programaren barruan
2015/07/07
“Mugikortasun adimendunaren alde” lelopean, bizkaia:talent-ek Nazioarteko Ezarpenari buruzko Jardunaldia antolatu du Talentia Programaren seigarren edizioaren barruan. Ekitaldia uztailaren 9an, osteguna, 10:00etan egingo da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, eta 150etik gora lagun hurbilduko dira bertara, Talentia Programako parte-hartzaileak eta hiru euskal unibertsitateetako ordezkariak kontuan hartuta: Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea.
Jardunaldian, Gestamp, Idom eta Maier hiru industria gonbidatuak izango dira, eta, erakundeak nazioartean ezartzeko orduan, pertsonak arrakastaren gakoa direla eta gaur egun zer profil profesional eskatzen diren azalduko digute.
Horretarako, Euskadiko enpresetako eta hezkuntzako jende ezagunak parte hartuko du bertan; esate baterako, Maria Teresa Ojanguren, Lauaxeta Ikastolako zuzendaria; Ainhoa Fernández, 2011-2012ko edizioko Talentia Programako parte-hartzailea eta nazioartean garatutako lan-ibilbidea hizpide izango duena; Joseba Mezo, Gestampeko Hautaketa eta Nazioarteko Proiektu Berrien Saileko zuzendari korporatiboa; Ana Zudaire, Idomeko Pertsonen arduraduna; eta Ainhoa Gamboa, Maier Groupeko Giza Baliabideetako arduraduna.
Globalizazioa nagusi den une sozio-ekonomikoan, eskolaratzen direnetik ikastetxeetan ikasleak nola prestatzen dituzten jakin behar dugu, gizartearen aurreikuspenei erantzuteko gai izan daitezen eta enpresek gaur egun eskatzen dituzten betekizunak bete ditzaten.