Bizkaia Talent

Albisteak

Kabi 612 Bizkaiko enpresa berritzaileentzako inkubagailuak 9 milioi inguru fakturazioa lortu du bere lehen urtean

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2014ko udazkenean abiarazitako start-up-en inkubagailu aurreratuak guztira 199 lanpostu sortu dituzten 18 enpresa jasotzen ditu bere baitan.

Lankidetza, berrikuntza eta teknologiaren bidez, ideia, proiektu, gaitasun, pertsona eta kapitalen potentziala aktibatzea da proiektu honen helburua.

Joandako udazkenean ireki zituen bere ateak KABI 612k Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean; harrez gero, erakunde horrek jasotzen dituen 18 enpresek guztira 8.935.563 faktura dituzte eta 18 lanpostu sortu dituzte.

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak datu horiek eskaini ditu astearte honetan KABI 612n burutzen ari den Repsol Fundazioak, Repsol-ek eta Beaz-ek bultzatzen duten “Energia eta Ekintzailetza” deritzon II. Jardunaldiaren inaugurazio-ekitaldian.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako inkubagailu hau bio, mikro eta nano teknologien sektorean, teknologia garbietan eta manufaktura aurreratuen sektorean dago espezializatuta. Eraikinak % 83,87ko okupazioa zuen 2015eko apirilean, eta bioteknologiako 9 enpresa, mikroteknologiako 4, manufaktura aurreratuko 4 eta cleantech edo energia garbietako bat jasotzen zituen.

Gure herrialdean dauden enpresak sortzeko eta berrikuntzako prozesuak bultzatzea da zentro honen helburua, era horretako inkubagailu bat proiektu horiek azkartzeko tresna egokia dela konbentzituta, negozio berritzaileen aukerak, ekonomi jarduera eta enplegua sortzeko ahalmena dutenak, sortzeko eta hazteko osagai bakarrak elkarren artean lotuz..

Sustatzaileek eta star-up-ek, euren proiektuen arrakastarako euskarri legez, finkatutako enpresekiko eta berrikuntza-proiektuekiko zuzeneko solaskide bat izan dezaten ekosistema bat gauzatzea bilatzen du KABI 612k. Zeregin horretarako, bere erabiltzaileei eskaintzen dizkie bideragarritasun-planak eta prototipoak, zerbitzu zientifikoak eta aholkularitza teknikoa, eta laguntza finantzaketaren bilaketan, transferentzia teknologikoan, coaching/mentoring, zabalkunde eta networking-ean eta trebakuntza espezializatuan.

Gainera, erakunde ofizialen, enpresa-sektorearen, prestakuntza-erakundeen, LHko zentro-sarearen, hornitzaile estrategikoen, adituen, inbertsiogileen eta zientzia eta teknologiaren arloetako eragileen arteko itunak sortu eta sortzeko lan egiten du.

Eraikina

Hori guztiori lortzeko, KABI 612k 6.000 m² baino gehiago dauzka, bi solairutan banatuta. Beheko solairuan, banakako 11 moduluz gain, manufaktura aurreratuko jarduerak egiteko prestatuta dauden lantegiak eskaintzen ditu. Lehen solairuan, berriz, banakako 18 modulu eta bio, mikro eta nanoteknologiarekin zerikusia duten jarduerak egiteko prestatutako laborategiak biltzen dituen 200 m² baino gehiagoko azalera dauka.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×