Bizkaia Talent

Koldo Saratxaga

Koldo Saratxaga

Koldo Saratxaga Bizkaiko Sopuertan jaio zen 1947an, ingeniari teknikoa da eta bi master egin zituen Deustuko Unibertsitatean eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Ingeniaritzako koldobarregitenikasketak amaitu ondoren, Vidrierías de Llodio-Villosa enpresan hasi zen lanean, eta, bertan eman zituen hamalau urteetan, zenbait sailetako arduraduna izan zen.

Hurrengo zazpi urteetan, 1984. urteaz geroztik, lehen sektoreko sustatzailea eta gerentea izan zen honako enpresa hauetan: ETORKI, S. Coop, EUSKADIKO KUTXA (krisipeko kooperatibetan) eta UROLA, S. Coop. (bertan, emaitza handiak lortu zituen bi urte inguruko epean).

1991tik 2005era arte, IRIZAR, S. Coop. sozietateaz arduratu zen Irizar Proiektuko koordinatzaile nagusi eta Irizar Groupeko presidente moduan.

Koldo Saratxagak honako sari hauek jaso ditu, besteak beste:

  1. Urteko Enpresari Gipuzkoarraren Saria, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak emandakoa (1997).
  2. Espainiako Urteko Sustatzailearen Saria, Ernst & Youngek, La Caixak eta Cinco díasek emandakoa (1997).
  3. Euskadiko Enpresari Onenaren Saria (2001).
  4. Gaur egunera arte, Irizar Estatu espainolean Enpresa Handien Europako EFQM Saria (2000) lortu duen enpresa bakarra da. Halaber, Europako Urteko Autokar Onenaren Saria ere irabazi du (2004).
  5. 2005ean, Euskadiko “Ospe Oneneko Kudeatzailearen” lidergoko burua izan zen, Euskadiko 2005eko Recor Txostena egiteko kontsultatutako iritzi-liderren esanetan.

Azken urteotan, irakaslea izan da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Deustuko Unibertsitatean (UD), Mondragon Unibertsitatean (MU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA). Halaber, irakasle gonbidatu moduan ere parte hartu du IESEn.

Ediciones Granicak argitaratutako “¿Sinfonía o jazz? Koldo Saratxaga y el modelo Irizar. Un modelo basado en las personas” liburuko protagonista da.

“Harreman-eredu berria egin gabe dagoen erakunde-aldaketarako” liburua idatzi du, eta Prentice Hallek argitaratu du gaztelaniaz; eta Elkarrek, euskaraz. Bertan, teoria eta urteetako praktika uztartzen dira. 2007ko azaroan aurkeztu zen seiehunetik gora lagunen aurrean, Bilboko Euskalduna Jauregian.



 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×