Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadiko Kontxa hondartza, Europako laugarren onena

Mikel Arrazola
  • Mundu-mailan, TripAdvisor-ek argitaratutako sailkapeneko lehen 15en artean dago.

TripAdvisor-ek, munduko bidaia-orientaziorako plataforma handienak, 2023rako hondartzarik onenak iragarri ditu bere urteko sarien artean, eta Europako lau onenen artean Euskadiko bat kokatu du: Donostiako Kontxa hondartza.

Urtero bezala, plataforma ezagunak Travelers’ Choice Best of Best sarien berri eman du, azken 12 hilabeteetan jasotako iritzi eta balorazioen arabera bidaiariek gustukoen dituzten helmuga, hondartza, hotel, jatetxe eta jarduerarik onenak sailkatuta.

Hondartzen kategorian, Donostiako Kontxa laugarren postuan dago Europako sailkapenean. “Ur garbiak, zabalak eta sakonera gutxikoak” eta hala “arkitektura ederra” nola “inguratzen duten mendi berdeak” konbinatzen ditu. Kontxaren aurretik, Reynisfjara Beach (Islandia), Praia de Falesia (Portugal) eta Spiaggia dei Conigli (Italia) bakarrik daude.

Euskadiko hondartza, hirigune betean kokatutako bakanetakoa, mundu-mailan ere onenetakotzat jotzen da, 15. postuan izanik. Baia do Sancho (Brasil) dago lehen postuan, Eagle Beach (Aruba) bigarrenean eta Cable Beach (Australia) hirugarrenean.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×