
Abian da Bizkaian “ETEentzako Labo-Talento” programaren bigarren edizioa
2025/02/27
- Lurraldeko 12 enpresak hartuko dute parte STEM talentuaren kudeaketari eskainitako sentsibilizazio-programa honetan
“ETEentzako Labo-Talento” programaren bigarren edizioa abian da dagoeneko, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak) talentua erakartzen, fidelizatzen eta garatzen laguntzen jarraitzeko helburuz.
Bizkaia Talentek sustatua, lurraldeko funtsezko eragileekin lankidetzan (ASLE, BEAZ Bizkaia, CEBEK, FVEM, Ikaslan, Konfekoop eta EHU), programa Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako “Bizkaia with the talent” estrategiaren barruan dago.
Datozen asteotan, Bizkaiko 12 ETEk lan-merkatuko egungo joerak aztertuko dituzte, beste enpresa batzuek ezarritako jardunbide egokiak ezagutuko dituzte eta STEM talentuaren kudeaketari modu estrategikoan heltzeko beren ibilbide-orria diseinatuko dute.
Programaren metodologia, tresna praktiko eta aplikagarriak eskaintzeko diseinatua, hiru saiotan garatuko da, zeinak lurraldeko 12 enpresa txiki eta ertain erreferente hauekin batera diseinatu diren: Alterity, Beca Grafic, Betsaide, Biolan Microbiosensores, Cementos Lemona, Egoin, Ilunbe, Innomy, Lancor, Prosertek, Satlantis eta Zunibal. Saioetako batean, gamifikazio-esperientzia bat egingo da, enpresei aukera emango diena lan-paradigma berriaren errealitatea modu dinamiko eta entretenigarrian ezagutzeko.
Bigarren edizio honetan, ETE hauek hartuko dute parte: Glycoscience, H2SITE, Hodeia Digital, GHI Hornos Industriales, PREST Eraikuntza eta Zerbitzuak, Ekide, Indarlan Obras y Eventos, The Revenue, Einnek Ingeniería Eléctrica, Lezama Demoliciones, Oxcitas eta Troquelerias Enkarterri.