Lurraldeko enpresetan STEM talentua bultzatzeko “ETE-entzako Labo-Talento” programa abian da
- Bizkaiko 15 enpresa txiki eta ertainek hartuko dute parte lehen edizio honetan
Bizkaia Talentek “ETE-entzako Labo-Talento” abiatu du, Bizkaiko ETEak STEM talentuaren (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak) kudeaketa eraginkorrean trebatzeko berariaz sortutako programa berritzailea, enpresa parte-hartzaileei egungo lan-merkatuko erronkei aurre egiteko eta gero eta ingurune lehiakorragoan nabarmentzeko beharrezko tresnak emango dizkiena.
Ekimena, joan den otsailaren 28an abiatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren “Talentuaren aldeko Konpromisoa” estrategiaren barruan dago, eta Bizkaian erreferente diren 12 enpresa txiki eta ertainekin lankidetzan garatu da, klusterren, enpresa-erakundeen, prestakuntza-zentroen eta enpresen babesa izanik.
Bizkaiko hamabost ETEk hartuko dute parte programaren lehen edizioan, hainbat astez. Denbora horretan, esperientzia- eta lankidetza-saioetan hartuko dute parte, baita saio praktikoetan ere, besteak beste lan-merkatuko egungo joerak aztertzeko, beste ETE batzuen jardunbide egokien adibideetatik ikasteko, beren enpresei aplika diezazkiekeen aukerak ezagutzeko eta STEM talentuaren kudeaketari estrategikoki heltzeko ibilbide-orri pertsonalizatua diseinatzeko.
“Talentuaren aldeko Konpromisoa”
“Talentuaren aldeko Konpromisoa” estrategiaren burua Bizkaiko Foru Aldundia da, hogeita hamar erakunde publiko eta pribatu ingururekin batera, eta enpresek eskatzen dituzten STEM trebetasunen eta lurraldeko talentu prestatuaren eskaintzaren arteko arrakala murriztea du xede.