Bizkaia Talent-ek “Gizonak ere ontzikide” proiektuko manifestuarekin bat egin du, Professional Women’s Network Bilbao elkarteak sustatua
Bizkaia Talentek Professional Women’s Network Bilbao (PWN Bilbao) elkarteak sustaturiko “Gizonak ere ontzikide” ekimenarekin bat egin du, egun enpresetan lidergoaren esparruan dagoen genero-arraila murritz dadin lan egiteko helburuaz. Ekitaldia Bizkaia Talenten bulegoetan egin zen, non erakundearen zuzendari gerenteak, Ivan Jiménezek, manifestua sinatu zuen, Rosa Urtubi PWN Bilbao elkartearen presidentea ondoan zuela.
Manifestuaren xedea da gizonei laguntza eskatzea jendarteko estamentu guztietan generoari dagokionez lidergo orekatua lortzeko.
Urtubik adierazi zuen erakundeetako gizon eta emakume liderrek modu inklusiboan lan egin behar dutela, eta generoari dagokionez lidergo orekatu horren onurak bilatu. Jiménezek, berriz, nabarmendu zuen lidergo orekatua funtsezkoa dela jendarte berdinzalea lortzeko.
Bizkaia Talentek, manifestua sinatuta, bere egin ditu “Gizonak ere ontzikide” proiektuaren helburuak, eta beraren baitako erakunde eta gizarte-inguruneetan printzipio hauek sustatzeko konpromisoa hartu du:
1.- Genero aldetik lidergo orekatua sustatzea erabakitze-maila guztietan
Gure erakundeetako helburuetan eta emaitza-kontuetan sartuko dugu eta berdintasun-planak bultzatuko ditugu beharrezko kultura-aldaketarako tresna gisa.
2.- Berdintasunez lana eta familia bateragarri egitearen eta erantzukidetasunaren aldeko antolaketa-estrategiak garatzea
Honela, erakundeen printzipioetatik hasita, aukera-berdintasuna, hausnarketa eta kontzientziatzea bultzatuz, lana eta familia berdintasunez bateragarri egiteko, malgutasuna izateko eta denbora kudeatzeko programa zehatzekin.
3.- Jardunbide hobeak partekatzea
Gauzaturiko dibertsitate-programak eta bere emaitzak beste erakunde batzuekin partekatzea, estrategiak garatzen eta hobetzen lagunduz.
4.- Neurtzea
Jarraipen-sistemak sortzea gure aurrerapena neurtzeko; aurkikuntzak partekatzea eta elkarrekin gogoeta egitea ikasteko eta hurrengo urratsak erabakitzeko. Aurrerapen eta lorpen handienak egindako erakundeak ikusgai bihurtzea.
5.- Lider guztiak, gizon eta emakumeak, aktibatzea
Hau helburu inklusibo bihurtzea, oharkabeko diskriminazioari buruzko elkarrizketak sustatzea pertzepzio-desberdintasunari buruz, eta formakuntza eskaintzea.
*Manifestua ikusteko klikatu hemen