Sushiari buruzko eskola magistrala nazioarteko profesionalentzat
2019/04/08
- Nazioarteko hogei bat profesionalek eta beren senideek izugarri gozatu zuten jaki japoniarra prestatzen
Joan den martxoaren 29an, Bizkaia Talentek berriz bildu zituen nazioarteko zenbait profesional -21, zehazki- jarduera soziokultural bat egiteko, Relocation and Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren baitan. Oraingoan, Zamudioko Txoko Klub Sozialean izan zen, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko instalazioetan.
Txoko inguruan pasiera txikia egin eta Zamudioko Txakolina dastatu ostean, bi sukaldari adituk Japoniako plater tipoko honen, oinarrian arroza eta arraina dituenaren, zenbait berezitasunen berri eman zieten, eta ondoren forma, kolore eta barietate ugariko jakiak prestatu zituzten. Gero, profesionalak chefen pare jarduten saiatu ziren, eta batzuek, esan beharra dago, arrakasta apur bat ere izan zuten.
Jarduera berri honetan parte hartu zuten profesionalak Kolonbia, India, Italia, Nikaragua, Txekiar Errepublika, Dominikar Errepublika eta Venezuelakoak dira jatorriz; haiekin batera, estatura eta Euskadira itzulitakoak ere izan ziren. Denek garatzen dute beren lan-ibilbidea SENERren, IDOMen, Orkestran (Lehiakortasunerako Euskal Institutua), EHUn, BCMaterialsen, Ikerbasquen edo Tecnalia teknologia-zentroan.