Bizkaia Talent

Albisteak

Talentia SAREA Harvardeko Unibertsitateko hezkuntza-sistemara hurbildu da

Urriaren 27an, osteguna, Talentia Sareko kideek aukera paregabea izan zuten, Harvard Kennedy Schooleko (HKS) onarpenetako zuzendaria den Matt Clemonsek eskainitako hitzaldi hurbil bezain dinamikoa entzuteko. Bertan, erakundearen xedea zein den eta lantzen dituzten hiru arlo metodologikoak zein diren azaldu zuen: analisi kuantitatiboa, kudeaketa estrategikoa eta lidergoa zein abokatutza.

Bilbon egindako ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo eta Kanpo Sustapeneko zuzendaria, Asier Alea, eta bizkaia talenteko zuzendaria, Ivan Jimenez, egon ziren. Biek, hain zuzen ere, hizlari amerikarraren aurkezpena egin zuten. Gaur egun, H. Kennedy Schoolek 90etik gora herrialdetako 900etik gora ikasle ditu, eta PhDko lau programa akademiko garatzen ditu: Osasun Politiketako Doktoretza, Politika Publikoetakoa, Ekonomia Politiko eta Gobernukoa eta Gizarte Politikako Doktoretza.

Clemonsek honako hauxe azaldu zuen etorkizuneko ikasleei buruz: “era guztietako ikasketak egin dituzten eskatzaileen inguruko interesa dugu. aurretiazko lan-esperientziak ez du ezinbesteko zerikusirik eduki behar gobernuarekin, gure ikasleak eta ikasle ohiak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu eta publikoen sektorekoak direlako”.

Era berean, Onarpenetako zuzendariak Harvadek instituzio akademiko moduan daukan egoera orokorra izan zuen aztergai. Bere esanetan, bertako ikasleak zenbait hezkuntza-diziplinatan prestatzen dituzten 14 eskola ditu gaur egun. “Bakoitzak bere metodologiak eta prozedurak ditu”, erantsi zuen. 

ZER ESKATZEN DIETE ETORKIZUNEKO IKASLEEI?

Harvard Kennedy Schooleko unibertsitatean ikasi nahi duten ikasleek trebetasun zehatzak eduki behar dituzte, eta, haien artean, honako hauexek nabarmentzen dira: “zerbitzu publikoarekiko konpromisoa edukitzea mundua leku hobea izan dadin; lorpen akademiko nabariak eta zenbait esperientzia nahiz jatorri edukitzea; eta lidergorako gaitasuna zein trebetasun kuantitatiboak izatea”, gogoratu zuen Clemonsek bere ekitaldian.

Harvard Kennedy Schoolen sartzeko, besteak beste, ezinbestekoa izango da honako hauxe aurkeztea: transkripzio akademikoak, oso balioetsia izango den edukidun hiru gomendio-gutun, biodata, curriculum vitaea eta saiakera. Informazio gehiago jasotzeko, badago eskolako onarpenen bloga bisitatzerik: http://hksadmissionblog.tumblr.com/

MATT CLEMONS

Historiako BA da, eta Zientzia Politikoetako MBA dauka. 2011ko urrian, onarpenetako zuzendari moduan hasi zen Harvadeko Kennedy Eskolan lan egiten. Lehenago, New Yorkeko Nazioarteko Gai eta Gai Publikoetako Columbiako Unibertsitateko Eskolako (SIPA) Onarpen eta Laguntza Finantzarioko zuzendari lan egin zuen. Halaber, goi-hezkuntzan ere lan egin du bitik gora hamarkadatan. Oregoneko estatuko George Fox Unibertsitatean graduatu ondoren, Hego Koreako Pusanera joan zen, eta, bertan, ingeleseko klaseak eman zituen bi urtez. AEBra itzuli zenean, onarpenen arloan hasi zen lan egiten, eta lau estatutako bost eskoletan ere egon zen. Clemonsek bete-betean parte hartu du eskualdeko eta nazio-mailako goi-hezkuntzako profesionalen zenbait elkartetan, eta entrenatzailea, hizlaria zein hitzaldi-antolatzailea izan da bertan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×