Urtarrilean, bizkaia talent-ek misioa garatuko dugu Finlandiako Helsinki inguruan
2016/01/25
Urtarrilean, Bilbo-Bizkaia-Euskadira talentua erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko elkarteak, bizkaia talent-ek, misioa egin du Helsinki inguruan.
Erakundeko zenbait ordezkari, eta, euren artean, bertako Ivan Jimenez zuzendari gerentea, Finlandiara joan dira, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresen eta Lurraldearen Garapenerako Sailak legealdi honetan nazioartean ezartzeko zehaztutako ardatz estrategikoekin bat datozen zenbait ekintza garatzeko.
Hori dela eta, Bizkaiko sustatzaileen ekosistema sustatu eta Bilbo-Bizkaiko irudia bultzatu ahal da nazioarteko talentua erakartzeko gune moduan. Helsinkin, bizkaia:talent-ek enpresak azkartzeko programa ezagutu ahal izan du zuzenean, baita sustatzaileei haien proiektuak edota enpresak sortzen eta garatzen laguntzen dien erakundea ere.
Vigo Enpresak Azkartzeko Programa
Misioan, urtarrilaren 22an, ostirala, bilera egin da Helsinkin kokatutako Vigo Enpresak Azkartzeko Programako arduradun gorenekin. Enpresak azkartzeko sistema berria da, eta Finlandiako berrikuntza-ekosistema ospetsua osatzea dauka helburu. Programa horrek, hain zuzen ere, oinarri teknologikodun enpresa sortu berriak nazioarteko arrisku-kapitaleko enpresetara hurbiltzea du xede.
Programako ardatz nagusia Vigo Azkargailuak dira. Zorroztasunez aukeratutako konpainia independenteak dira, eta nazioarteko ibilbide ospetsua duten sustatzaileek zein exekutiboek kudeatzen dituzte. Enpresa-azkargailu horiek start-up onenei laguntzen diete merkatu globalean modu azkarragoan eta adimentsuagoan bilakatzen.
Horretarako, azkargailuek eurek start-upetan inbertitzen dute, helburuak eta garapenerako ahalegin irrikatsua partekatzen dituztela bermatzeko asmoz.
Honako hauexek dira programaren helburuak:
- Negozio-garatzaile onenak suspertzea, enpresa arrakastatsu bihurtzeko prozesuan etorkizun handieneko ahalik eta start-up gehienei lagundu diezaieten.
- Start-upetarako hasierako finantziazioa ziurtatzea, enpresaren balioa handitzea eta enpresa horiek arrisku-kapitaleko enpresentzako helburu erakargarria izatea.
- Azkartzeko fasea gainditutakoan, arrisku-kapitaleko enpresen finantziazio pribatu nahikoa lortzen jarraitzea, enpresak hedatu ahal izateko.
- Finlandiako arrisku-kapitalen merkatua indartzea eta Finlandiara arlo horretako nazioarteko enpresa gehiago ekartzea.
NewCo Helsinki
Era berean, topaketa ere egin da Helsinkiko Udalak sustatutako NewCo Helsinki erakundeko zenbait arduradunekin. Erakunde horretan, hain zuzen ere, hiriak sustatzaileei laguntzeko dituen zerbitzu guztiak daude metatuta: ekintzailetzako oinarrizko hezkuntza, nazioartean etorkizun handia daukan erakundea nola sortu…
Beraz, erakunde horrek ekintzailetzako lehenengo urratsak erraztea, prozesu horrekin lotutako oztopoak gutxitzea eta porroterako arriskua murriztea dauka xede.
Bertatik igaro diren erakundeen %85 zerbitzu-enpresak dira.
Helsinki inguruan bizi diren euskal herritarrekiko topaketa – Be Basque Talent Meeting
Bizkaia:talent-ek mundu-mailan lanerako eta lankidetzarako sareak sortzea eta garatzea oso garrantzitsua dela badakienez, topaketa egin du Helsinkiko metropolialdean bizi diren euskal herritarrekin. Ekimen hori nazioarteko erreferentziako beste hiri batzuetan ere egin da; esate baterako, Londres, Amsterdam, New York eta Tokio, besteak beste.
- urtean talentuekin egingo den lehenengo topaketa izango da, eta, horren bidez, Finlandiako hiriburuan bizi diren euskal herritarren kezkak eta egoera zein diren jakin ahal izan dugu. Halaber, bizkaia:talent-ek hurrengo urteei begira Euskadin zer lan-aurreikuspen dauden azalduko die, eta Be Basque Talent Network plataforma aurkeztu die zuzen-zuzenean, hau da, Euskadirekin lotuta dauden edo egon nahi duten profesional prestatu-prestatu guztiak elkartzen dituen sare profesionala. Gaur egun, modu ofizialean jaulki zenetik urtebete betetzear dagoenean, munduko 80tik gora herrialdetan lan egiten duten 6.500 profesional baino gehiago daude erregistratuta.