Seigarren urtez, bizkaia talent-ek MIT Boston European Career Fair azokan parte hartuko du otsailean
Otsailaren 6an, 7an eta 8an bizkaia:talent-ek urtero Bostonen egiten den Massachusetts Institute of Technology MIT European Career Fair azokan parte hartuko du. Topaketa horretan, ondo baino hobeto prestatutako 5.000tik gora izangaik (Europakoak, Ipar Amerikakoak eta munduaren gaineratikokoak) eta esparru pribatuan zein zientifikoan kontratazio-premiak dituzten Europako 132 enpresa eta erakunde elkartuko dira.
Nazioarteko ekitaldi horretan, bizkaia:talent-ek Bizkaia-Euskadirako estrategikoak diren arloetan ondo baino hobeto prestatutako profesionalak eta ikertzaileak aurkitzea eta erakartzea dauka helburu. Horrela, profesional eta enpresa (edo erakunde) horien arteko lankidetzarako aukerak eta ustezko kontratazioak aztertu ahal izango ditu, kontratatuak izateko premiarik gabe ere bai, ikerketa-lerroak eta produktuak edota zerbitzuak garatzeko. Gainera, batez ere, AEBn bizi diren euskal profesionalei emango die lehentasuna.
Bizkaia:talent azoka ospetsu horretan parte hartuko duen euskal erakunde bakarra izango da. Guztira, sei ediziotan parte hartu du (2010/2011/2012/2013/2014/2015), eta, bertan, 33 euskal erakundetako ordezkaria izan da (Arteche; Baltogar; CAF; Iberdrola; Idom; Ingeteam; Histocell, Sener; ZIV; BCAM; BC3; Deustuko Unibertsitatea; CIC bioMAGUNE, CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE, CIE Automotive, Deustotech; Edai-Inauxa; OWL Genomics; Tecnalia; Genetadi; Ikerlan; Deustotech; Itp; Gaia Cluster Teic; Panda Security, S.L.; Azti-Tecnalia; Ideko-IK; IK4-Ikerlan; Gestamp; BC Materials; Bizkaia Fundazio Biofisikoa; eta Achucarro Basque Center For Neuroscience), arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialean maila handikoak diren profesionalak erakartzeko.
Azoka horretan, alternatiba profesionalak eskaintzen zaizkie Europan lan egin nahi dutenei, Europako erakundeek oso ondo espezializatutako profesionalak behar dituztela eta Europan lan egiteko aukerak eskaini ahal dizkietela kontuan hartuta.
Izangai gehienak AEBko unibertsitate onenetatik datoz; esate baterako, MIT, Harvard eta Ivy Liga (besteak beste, honako unibertsitate hauek dira bertako kideak: Columbia, Princeton, Cornell eta Yale).
Europako Enpleguaren Azoka AEBn 1995. urteaz geroztik egiten den era horretako ekitaldi handiena da. Gaur egun AEBn lanean ari diren europarrak erakartzeko aukera ez ezik, era guztietako arloetako izangai ez-europarrak aurkezteko aukera ere bada ECF.
Nazioarteko ekitaldi horretan bizkaia:talent zure erakundeko ordezkaria izatea nahi baduzu, honako hauexekin harremanetan jarri besterik ez duzu:
Amaia Etxebeste amaia.etxebeste@bizkaiatalent.org
Ander Markina ander.markina@bizkaiatalent.org