Bizkaia Talentek hamargarren aldiz hartu du parte Bostongo MIT European Career Fair-en
- Euskadiko 32 erakunderen ordezkaria izan da, eta goi-mailako prestakuntza eskatzen duten 85 lan-eskaintza aurkeztu ditu
Joan den otsailaren 16an, Bizkaia Talentek hamargarren urtez jarraian hartu zuen parte Bostongo Massachusetts Institute of Technology MIT European Career Fair-en, alegia, Estatu Batuetako lan-azokarik garrantzitsuenean, zeina 1995etik antolatzen den. Azokaren xedea da ikasle eta profesional gazteak (iparramerikarrak, europarrak eta munduko beste edonongoak) Europako enpresa eta unibertsitate entzutetsuekin harremanetan jartzea, kontinente zaharrean haien lan-ibilbidea garatzeko zein aukera dituzten ezagut dezaten.
Azokan, mundu osoko 2.000 gazte baino gehiago eta ehunka erakunde izan ziren. Nabarmendu beharra dago hautagai gehienak Ipar Amerikako unibertsitaterik onenetakoak zirela, MITekoak edota Brown, Darmouth, Columbia, Cornell, Harvard, Pennsylvania, Princeton eta Yale Unibertsitateek osatzen duten Ivi Ligakoak, kasu.
Euskadiko 32 erakunde
Edizio honetan, Bizkaia Talentek goi-mailako prestakuntza eskatzen duten 85 lan-eskaintza eraman zituen azokara, zientzia, teknologia eta enpresaren esparruetan goi-mailako profesionalak topatzeko eta erakartzeko, 32 erakunde hauen ordezkari arituta: Achucarro Basque Center for Neuroscience, Angulas Aguinaga, AZTI, BATEA, BC3 Basque Centre for Climate Change, Biobide, CAF Group, CIC Energigune, CIC nanoGUNE, Cikautxo S. Coop , Developair Technologies, Empieza Por Educar, Evolv, Fagor Arrasate, Ferruelo y Velasco, GAIKER-IK4, Graphenea, HispaVista S.L., ieTeam Consultores, IK4 Research Alliance, IK4-TEKNIKER, In Group Consultoria, Mikrobiomik, NEM Solutions, Noray Bioinformatics, S.L., Polymat, Semantic Systems, Sidenor Aceros Especiales S.L.U., Tecnalia Research and Innovation, Deustuko Unibertsitatea, Vicomtech eta We Bring Strategy Consultants.