Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia:talent-ek MIT European Career Fairen parte hartuko du otsailean

2015/01/07

Otsailean, bizkaia:talent-ek urtero Bostonen egiten den MIT European Career Fair azokan parte hartuko du. Topaketa horretan, oso ondo prestatutako 5.000tik gora izangai (Europakoak, Ipar Amerikakoak eta munduaren gaineratikokoak) eta arlo pribatuan nahiz zientifikoan kontratazio-premiak dituzten 132 enpresa eta erakunde europar elkartuko dira. Bizkaia:talent nazioarteko hitzordu horretan egongo da, gure lurralde historikorako arlo estrategikoetako profesionalak eta ikertzaileak ezagutzeko, ekartzeko eta profesional zein enpresa (edo erakunde) horien arteko ustezko kontratazioak eta lankidetza-aukerak aztertzeko, kontratatuak izateko premiarik gabe ere. Horrela, bada, ikerketa-lerroak, produktuak edota zerbitzuak garatu ahal izango dira, eta AEBetan bizi diren euskal profesionalei emango zaie lehentasuna.

Bizkaia:talent azoka ospetsu horretako euskal instituzio bakarra da, eta lau ediziotan parte hartu du (2010/2011/2012/2013) 33 euskal erakundeko ordezkari moduan, arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialetako goi-mailako 190 profesional erakartzeko asmoz: Arteche, Baltogar, CAF, Iberdrola, Idom, Ingeteam, Histocell, Sener, ZIV, BCAM, BC3, Deustuko Unibertsitatea, CIC bioMAGUNE, CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE, CIE Automotive, Deustotech, Edai-Inauxa, OWL Genomics, Tecnalia, Genetadi, Ikerlan, Deustotech, Itp, Gaia Cluster Teic, Panda Security S.L., Azti-Tecnalia, Ideko-IK, IK4-Ikerlan, Gestamp, BC Materials, Bizkaiko Biofisika Fundazioa eta Achucarro Basque Center For Neuroscience.

Bostonera joan baino lehen, bizkaia:talent-ek eta azokan ordezkatutako euskal erakundeek bete-betean lan egiten dute, ECFk emandako datu-baseko izangaiak aurretiaz hautatzeko. Bertan, hain zuzen ere, 150-200 izangai agertzen dira eskatutako profil profesionalen arabera sailkatuta. Enpresek izangaiak hautatu dituztenean, Bostonera joandako talde teknikariak banakako elkarrizketak egiten ditu. Orain arte, banakako 244 elkarrizketa baino gehiago egin dira (50-60 elkarrizketa edizioko) Bizkaira etortzeko izangai egoki eta motibatuenen artean.

Azoka honetan, aukera profesionalak eskaintzen zaizkie Europan lan egin nahi dutenei, oso profil espezializatuen premia eduki eta Europan bertan lan-aukerak eskaintzen dituzten erakundeetan, hain zuzen ere.

Izangai gehienak AEBetako unibertsitate onenetakoak dira: MIT, Harvard eta Ivy liga (besteak beste, honako unibertsitate hauek ditu kide: Columbia, Princeton, Cornell eta Yale).

Europako Enplegu Azoka 1995. urteaz geroztik AEBetan egiten den horrelako ekitaldi handiena da. Gaur egun euren jarduera AEBetan garatzen duten europarrak erakartzeko aukera ez ezik, era guztietako arloetako izangai ez-europarrak aurkezteko aukera ere bada ECF.

 

Azokak hiru eguneko iraupena izango du:

Lehenengo egunean, otsailaren 21ean, jende guztiarentzat zabalik dagoen azoka egingo da. Bertan, hain zuzen ere, erakustokiak egongo dira, informazioa banatuko da eta ahalmen handiko izangaiak aztertuko dira.

Bigarren eta hirugarren egunetan, otsailaren 22an eta 23an, ordea, aurretiaz hautatutako izangaiei elkarrizketak egingo zaizkienez, azoka ez da jende guztiarentzat zabalik egongo:

–          Izangai horiek ECFk horretarako atondutako web orriaren bitartez aurretiaz hautatutakoak izango dira.

–          Izangai horiek azoka-egunean bertan hautatutakoak izango dira, erakustokira hurbildu eta harreman zuzena ezarri dutenak, alegia.

Informazio gehiagorako: mailto:ander.markina@bizkaiatalent.org edo mailto:amaia.etxebeste@bizkaiatalent.org

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×