Bizkaia Talent

Albisteak

Bilbo eta Euskadiko beste udal batzuk, Udal Gardentasunaren Sailkapeneko lehenengo postuan

Bizkaiko hiriburuko udalak gehienezko puntuazioa lortu du (ehun puntutatik, ehun), Getxok, Barakaldok, Gasteizek eta estatu osoko 21 udalek bezala.

2008an sortu zenetik, Udalen Gardentasun Indizea (ITA) erreferentziako tresna da, gizartearen eta, oro har, herritarren aurrean gardentasun-maila nolakoa den neurtzeko orduan.

ITAren edizio honetan, estatuko 110 udal handienen gardentasuna ebaluatu da, Euskadiko hiru hiriburuak, Getxo eta Barakaldo kontuan hartuta.

Horretarako, sei gardentasun-arlotan banatutako 80 adierazleko multzoa zehaztu da aldez aurretik: gardentasun aktiboa eta udal-korporazioari buruzko informazioa; webgunea, herritarrekiko zein gizartearekiko harremanak eta herritarren partaidetza; gardentasun ekonomiko finantzarioa; kontratazio. Hitzarmen, dirulaguntza eta zerbitzuen kostu gardenak; hirigintzako, herrilanetako eta ingurumeneko gaien gardentasuna; eta informazioa eskuratzeko eskubidea.

Alde horretatik, ITA egiteko prozesuan parte hartzea pizgarria da aintzatespena ematen duelako, baina, horrez gain, aukera paregabea ere eskaintzen du gaur egungo helburuetakoa den Gobernu Irekiaren kultura sustatzeko. Izan ere, gardentasun-maila zein den jakiteko aukera ematen du, baita honako gai hauek jorratzekoa ere; esate baterako, datu eskuragarriak, berrerabilgarriak, partaidetza…

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×