Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek zazpigarren urtez parte hartuko du Erresuma Batuko enplegu zientifikoaren azoka handienean

2017/10/03

  • Naturejobs Career Expo azoka da, eta urriaren 4an egingo da Londreseko Business Design Centren

Bizkaia Talentek Euskadiko errealitate sozial eta ekonomikoa talentuaren erakarpenari begira funtsezkoak diren herrialdeetara hurbiltzeko apustu irmoari eusten dio. Hori dela eta, zazpigarren urtez, urriaren 4an Londreseko Business Design Centren egingo den Naturejobs Career Expo azokaren edizioan parte hartzeko erabakia hartu du. Horrela, bada, bertan, elkartea berriro izango da ondo baino hobeto prestatutako profesionalak kontratatzeko premiak dituzten hamarnaka euskal erakunde eta enpresaren ordezkaria.

Naturejobs Career Expo enplegu zientifikoaren azoka handiena da, eta Erresuma Batuan dauka egoitza. Bertan, urtero, fisikako, kimikako, bizitzaren zientzietako, matematiketako eta medikuntzako lizentziadunak, doktoregaiak eta doktoretza-ondokoak elkartzen dira, baita ikasketak aldatu nahi dituzten gazte unibertsitarioak ere. Azokak Europar Batasuna zientziaren arloko ikasketa profesionalak egiteko leku egokia izatea dauka helburu nagusi, ikerkuntza industrialean, ikerketako erakundeetan edo unibertsitatean bertan. Horrela, nazioarteko eta nazio-mailako erakunde publiko eta pribatu onenetako aukera onenetarako elkargunea da ekitaldi hau.

ONDO BAINO HOBETO PRESTATUTAKO PROFESIONALEN BILAKETA

Bizkaia Talenteko Ivan Jimenez zuzendari gerenteak adierazi duenez, “aurreko edizioetan bezala, Erresuma Batuko hiriburuko nazioarteko ekitaldira joango gara, gure lurralde historikoarentzat estrategikoak diren arloetan ondo baino hobeto prestatuta dauden profesionalak eta ikertzaileak aurkitzeko eta erakartzeko. Horretarako, batez ere, Londres inguruan bizi diren euskal profesionalei emango diegu lehentasuna”.

“Era berean, gure lurraldeak ondo prestatuta daudenei eskaintzen dizkien enplegu-aukerak sustatzea eta jakitera ematea ere izango dugu helburu”, erantsi du.

Aurten, Bizkaia Talentek hainbat euskal erakunderen enplegu-eskaintzak aurkeztuko ditu bertan, arlo zientifiko eta teknologikoetan ondo baino hobeto prestatuta dauden 54 profesional erakartzeko. Honako hauexek dira erakundeok, besteak beste: Alerion Technologies, S.L.; BC Materials – Basque center for materials, applications & nanostructures; Bizintek Innova; Ceit; CIC energigune: Energia Alternatiboak Ikertzeko Zentroa; CIC nanoGUNE; Deneb Medical, S.L.; Erle Robotics; Tecnalia Research & Innovation Fundazioa; HISTOCELL, S.L.; ieTeam Consultores; INGEMAT, S.L.; MAIER, S. COOP.; NEIKER – Nekazaritzako Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea; NORAY BIOINFORMATICS, S.L.; Onean – Aquila Boards, S.L.U.; Plain Concepts, S.L.; POLYMAT Fundazioa. Basque Center for Macromolecular Design and Engineering; DEUSTUKO UNIBERTSITATEA; EHU; eta Vicomtech-Ik4.

“Iaz, Bizkaia Talenteko erakustokian, aurkeztutako lanpostu hutsen inguruko interesa zeukaten, Euskadin lan egin nahi zuten eta Euskadirekiko lotunea indartu nahi zuten 200etik gora ikertzaileren kezkei eta eskaerei erantzun genien. Aurten, ordea, BREXITen ondorioz sortutako egoera kontuan hartuta, kopuru hori nabarmen igoko delakoan gaude”, esan du amaitzeko Ivan Jimenezek.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×