Bizkaia talentek berrehunetik gora galderari erantzun die Londresen egindako Naturejobs Career Exporen hamargarren edizioan
Aurreko urteetan bezala, bizkaia talentek irailaren 16an Londreseko Business Design Centren egindako Naturejobs Career Exporen hamargarren edizioan parte hartu du. Horretarako, ondo baino hobeto prestatuta dauden profesionalak kontratatzeko premiak dituzten Euskadiko zenbait erakunde eta enpresatako ordezkaria izan da elkartea.
Naturejobs Career Expo enplegu zientifikoaren azoka handiena da, eta Erresuma Batuan dauka egoitza. Bertan, urtero, fisikako, kimikako, bizitzaren zientzietako, matematiketako eta medikuntzako lizentziadunak, doktoregaiak eta doktoretza-ondokoak elkartzen dira, baita ikasketak aldatu nahi dituzten gazte unibertsitarioak ere. Azokak Europa zientziaren arloko ikasketa profesionalak egiteko leku egokia izatea dauka helburu nagusi, ikerkuntza industrialean, ikerketako erakundeetan edo unibertsitatean bertan. Horrela, nazioarteko eta nazio-mailako erakunde publiko eta pribatu onenetako aukera onenetarako elkargunea da ekitaldi hau.
Aurreko urteetan bezala, bizkaia talentek bere erakustokia eduki du, eta Ingalaterrako hiriburuko nazioarteko ekitaldira joan da, gure lurralde historikoarekin estrategikoak diren arloetan ondo baino hobeto prestatuta dauden profesionalak eta ikertzaileak aurkitzeko eta erakartzeko. Horretarako, batez ere, Londres inguruan bizi diren euskal profesionalei eman die lehentasuna. Era berean, gure lurraldeak ondo prestatuta daudenei eskaintzen dizkien enplegu-aukerak sustatzea eta jakitera ematea ere izan du helburu.
Edizio honetan, Euskadiko zenbait erakundetako ordezkaria izan da bizkaia talent, eta arlo zientifiko eta teknologikoetan ondo baino hobeto prestatuta dauden 64 profesional erakartzea izan du helburu: BBD BIOPHENIX S.L.; BC3 BASQUE CENTRE FOR CLIMATE CHANGE; BCAM – BASQUE CENTER FOR APPLIED MAHTEMATICS; CEIT; CIC ENERGIGUNE: ENERGIA ALTERNATIBOETAKO IKERKETA-ZENTROA; ERLE ROBOTICS; AZTI FUNDAZIOA; CIDETEC FUNDAZIOA; TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA; GRAPHENEA, S.A.; IK4-IKERLAN; INT-BUSINESSDESIGN, LLC; IRUA TECH INDUSTRIES; LIMIA; MAIER, S. KOOP.; NUEVAS ESTRATEGIAS DE MANTENIMIENTO, S.L.; DEUSTUKO UNIBERTSITATEA; EHU; eta VICOMTECH-IK4. Bizkaia talenteko erakustokian, aurkeztutako hamabost lanpostu hutsen inguruko interesa duten, Euskadin lan egin nahi duten eta Euskadirekiko lotunea indartu nahi duten 200etik gora ikertzaileren kezkei eta eskaerei erantzun zitzaien.
Enplegu zientifikoaren azokaren, hau da, Naturejobs Career Exporen azken edizioan, zenbait herrialdetako 50etik gora erakusketarik parte hartu zuten (Alemania, Frantzia, Holanda, Eskandinavia, Suitza, Polonia, Erresuma Batua, Belgika, Italia, Qatar edo Singapur), eta 95 nazionalitatetako 1.200etik gora lagun bertaratu ziren.