Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek bere balio-proposamena azaldu du Nordic Place Branding Conference bilkuran, Helsinkin

2023/05/12

  • Talentuaren kudeaketaren alorreko eredu europar ez-nordiko bakarra izan da etorkizuneko lan-indarraren lurralde-helmugari buruzko eztabaida-panelean.

Bizkaia Talent Nordic Place Branding Conference (NPBC) urteroko biltzarrean izan zen, Place Branding delakoari eskainitako urteko ekitaldirik handienean, hain zuzen ere, Finlandiako hiriburuan, Helsinkin, maiatzaren 1ean eta 2an.

NPBCn bildutako sektore pribatu eta publikoko 250 aditu eta lider inguruk (hiriak, eskualdeak eta estatuak) hainbat kasu inspiratzaile ezagutu ahal izan zituzten gai hauekin lotuta: talentuaren erakarpena, atzerriko zuzeneko inbertsioak, turismoa, lekuen edo lurralde-mailako marketina eta hiri-plangintza, besteak beste.

Bizkaia Talenten ordezkari moduan, Ivan Jimenez zuzendari gerenteak “Herrialde nordikoak, etorkizuneko lan-indarraren helmuga profesionala” izeneko talentuaren gaineko eztabaida-panelean hartu zuen parte, Business Finland (Finlandia), Move to Gothenburg (Suedia), VisitAarhus (Danimarka), International House Turku (Finlandia), ResQ Club (Finlandia), Lola&Lykke (Finlandia) eta Maptionnaire (Finlandia) erakundeekin batera.

Panelean, euskal elkartea lurralde-mailako adibide ez-nordiko bakarra izan zen talentua erakartzeko eta atxikitzeko funtsezko elementu gisa Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) ezarpenaren aldeko apustu sendoa egiten dutenen artean; izan ere, gaia duela urte batzuetatik jorratzen ari da Europako iparraldeko herrialdeetan, alegia, esparruko mundu-mailako erreferenteetan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×