Bizkaia Talentek atzerriko herrialdeetatik Bizkaira lanera datozen profesionalentzako zerga-neurri berriak aurkeztu ditu
2022/05/18
- Maiatzaren 4an antolatutako web-mintegian, Bizkaiko Foru Aldundiak bideokonferentzia bidez eskainian, prestakuntza-maila handiko langileak erakartzeko araubideko zerga-abantaila berriak ezagutarazi zituen, alegia, 2022ko urtarrilaren 1etik indarrean dagoen araubidean txertatu berriak.
Bizkaiko zerga-sisteman jaso berri diren zerga-neurriak ezagutzera emateko helburuz, Bizkaia Talentek web-mintegia antolatu zuen joan den maiatzaren 4an. Saioak prestakuntza-maila handiko profesionalak erakartzeko neurriak izan zituen ardatz, eta bai atzerrian lan egiten duten profesionalek bai nazioarteko talentua erakarri nahi duten euskal erakundeen ordezkariek hartu zuten parte.
Saio-emaileak, Maite Robredo Bizkaiko Foru Aldundiko Finantza Ikuskatzaile eta nazioarteko zerga-alorrean adituak, zehatz-mehatz azaldu zituen 2022ko urtarrilaren 1etik indarrean den lekualdatutako langileentzako zerga-araubide berezian berriki txertatutako neurriak, bai eta eskaera egiteko bete beharreko baldintzak ere.
Suspertze ekonomikoa bultzatzeko neurrien artean, PFEZren hobekuntza dago: aplikatzekoak zaizkien epea eta salbuespen-ehunekoak hedatu egin dira, 5 urtetik 10era eta % 15etik %30era, hain zuzen ere.
Horrez gain, aplikazio-eremua ere zabaldu da, prestakuntza duten pertsona guztiak barne hartzeko, hots, hala besteren kontura nola norbere kontura lan egiten dutenak; eta, gainera, jarduera gehiago jaso dira: lehendik barne zeuden I+G+B arlokoei, zientifikoei, teknikoei eta finantzarioei komertzialak, antolaketa-esparrukoak eta gerentzia-arlokoak batu zaizkie.
WEB-MINTEGIA BERRIRO IKUSTEKO ETA ARAUBIDEARI BURUZKO OHIKO GALDEREN GIDA KONTSULTATZEKO, EGIN KLIK BEHEKO BOTOIAN