Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) mundu-mailako deia dira pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta denok bakea nahiz oparotasuna izan ditzagun neurriak har daitezen. GIH-ek, lankidetza- eta pragmatismo-espirituaz, etorkizuneko belaunaldien bizitza hobetu nahi dute, modu iraunkorrean eta aldaketa positiboa eraginda.
Gure misio sozialean xede hauek ditugu jasota:
Ezagutzan eta Berrikuntzan oinarrituriko jendartea sustatu.
Giza garapen iraunkorrerako beharrezko baldintzak bultzatu.
Lurraldearen garapena eta pertsonen ahalmena sustatu eta indartu.
Horren jakitun, Bizkaia Talent-ek bere egin ditu GIH-ak; hala, beharrezko neurriak hartu ditu haiek hedatzeko, ulertzeko eta ezartzeko, bai gure jardueran eta zerbitzuetan bai gurekin aritzen diren erakundeetan eta oro har publikoaren artean. Lankidetza-hitzarmena sinatu dugu UNESCO Etxea-rekin, Euskadin GIH-ak sustatzeko eta hedatzeko arduradunarekin.
Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) 17 dira, munduko gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arazoak konpontzeko, datozen urteei begirakoak, 2030era bitartekoak hain zuzen. GIH-ak 2016ko irailean onartu ziren, Nazio Batuen egoitzan, Garapen Iraunkorrerako Agenda garatzeko.
1. helburua. Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Funtsezko gaiak: muturreko pobrezia amaitzea, pobrezia eta ahultasuna jaistea, babes soziala, oinarrizko zerbitzuetara heltzea, pobreen eta ahultasun-egoeretan dauden pertsonen erresilientzia sustatzea, garapenerako lankidetza, araudi-esparru sendoak.
2.- GOSERIK EZ IZATEA
2. helburua. Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza iraunkorra bultzatzea.
Funtsezko gaiak: elikadura osasuntsua, nutritiboa eta nahikoa, lurretara sarbide segurua, eskala txikian elikaduren ekoizpena, nekazaritza-praktika erresilienteak, elikagaien ekoizpen-sistemen iraunkortasuna, hazi bankua, hazien aniztasun genetikoa.
3.- OSASUNA ETA ONGIZATEA
3. helburua. Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Funtsezko gaiak: osasun-estaldura unibertsala, sexueta ugalketa-osasuna, trafiko-istripuen ondorioz eragindako pertsonak murriztea, poluzioa eta produktu kimikoak, amen heriotza- eta jaioberrientasa murriztea, IHESaren izurria amaitzea, hepatitisari eta uraren bidez transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
4.- KALITATEZKO HEZKUNTZA
4. helburua. Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Funtsezko gaiak: doakoa, bidezkoa eta kalitatezkoa hezkuntza, goi mailakoa hezkuntzara berdintasunezko sarbidea, garapen iraunkorrerako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntzako instalazioak, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.
5.- GENERO-BERDINTASUNA
5. helburua. Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Funtsezko gaiak indarkeria eta diskriminazio modu guztiekin amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lana aitorpena, partekatutako erantzukizuna, aukera-berdintasuna, parte-hartze osoa eta eraginkorra, ugalketa-eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide-berdintasuna, lurraren jabetza eta beste ondasunen heltzea.
6.- EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA
6. helburua. Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa iraunkorra nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.
Funtsezko gaiak aukera unibertsala eta bidezkoa prezio egokian, saneamendu- eta higienezerbitzuetarako sarbidea, uraren kalitatea, baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra, kudeaketa integratua, urarekin lotura duten ekosistemak babesa, kutsadura murrizketa, isurketen ezabapena,, hondakin-urak tratamendua.
7.- ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
7. helburua. Energia eskuragarria, fidagarria, iraunkorra eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Funtsezko gaiak: sarbide unibertsala, energia berriztagarrien proportzioaren igoera, energiaeraginkortasuna, ikerketa, energia-azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustapena, energiazerbitzu modernoak eta iraunkorrak.
8.- LAN-DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA
8. helburua. Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta iraunkorra, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Funtsezko gaiak:, lan egokia, enplegu osoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta empresa txikien sustatzea, lan-eskubideak, lan-ingurune segurua, gazteen enplegua, aukeraberdintasuna eta soldata berdina, finantza-erakundeak sendotzea, hazkunde ekonomikoa ingurumenaren degradaziotik deslotura.
9.- BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA
9. helburua. Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta iraunkorra bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Funtsezko gaiak: azpiegitura fidagarriak, iraunkorrak, sendoak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusiboa eta iraunkorra, modernizazioa, tekonologia eta industria-prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak, ikerketa zientifikoa eta ahalmen teknologikoa hobekuntza, IKTrako sarbide unibertsala.
10.- DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA
10. helburua. Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.
Funtsezko gaiak: pertsona guztien gizarte-, ekonomiaeta politika-inklusioa sustapena, aukera-berdintasuna, berdintasunerako politikak (zergekin, soldatekin eta gizarte babesarekin lotutakoak), migrazioa eta migrazio-politikak, garapenerako laguntza ofiziala, erakundeen eta munduko merkatuen araudia eta zaintza.
11.- HIRI ETA KOMUNITATE IRAUNKORRAK
11. helburua. Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta iraunkorrak izatea lortzea.
Funtsezko gaiak: etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak eskuratzeko aukera, garraio-sistema seguru, arrazoizko eta iraunkorrak, hirigintza iraunkorra eta inklusiboa, kudeaketa eta plangintza parte-hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri-inguruen eta landa-eremuen loturak.
12.- EKOIZPENA ETA KONTSUMO ARDURATSUA
12. helburua. Kontsumo eta ekoizpen modalitate iraunkorrak bermatzea.
Funtsezko gaiak: baliabide naturalen kudeaketa iraunkorra eta erabilera eraginkorra, atmosferara, urera eta lurrera botatzen diren partikulen murrizketa, hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea, jardunbide iraunkorrak, kontratazio publiko iraunkorra, bizimodu iraunkorrak, erregai fosilentzako diru-laguntza ez eraginkorrak arrazionalizatzea.
13.- KLIMA BABESTEKO EKINTZA
13. helburua. Neurri urgenteak hartzea klima aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko.
Funtsezko gaiak: arintzea, erresilientzia eta egokitzeko aukera, plangintza, estrategia eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, eraginak arintzea eta garaiz ohartaratzea, Klima Aldeketari buruzko Nazio Batuen Konbentzio Markoa betetzea.
14.- URETAKO BIZITZA
14. helburua. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu iraunkorrean erabiltzea garapen iraunkorrari begira.
Funtsezko gaiak: itsasoaren kutsadura eta ozeanoak azidotzearen eraginen murrizketa, itsasoko ekosistemen babesa, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratzea, kostaldeen eta marinel-eremuen kontserbazioa, gehiegizko ustiatzea eta legez kanpoko arrantza, artisau-arrantzaren laguntza, ezagutza zientifikoak areagotzea.
15.- LEHORREKO BIZITZA
15. helburua. Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu iraunkorrean erabili dadila sustatzea, basoak modu iraunkorrean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Funtsezko gaiak: desertifikazioari aurka egitea, basoberritzea, kontserbazioa, lurreko ekosistemen berrezarpena eta erabilera iraunkorra, habitat naturalak, biodibertsitatea, espezie exotiko inbaditzaileak, ekosistemen balioak sartzea plangintzan, ezkutuko ehiza.
Bizkaia Talentek helburua lortzeko egindako ekintza: zuhaitz autoktonoen landaketa 2018. urtetik.
16.- BAKEA ETA JUSTIZIA
16. helburua. Garapen iraunkorrerako gizarte justuak, baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Funtsezko gaiak: indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egitea, zuzenbidezko estatua, justizia eskuragarri izateko aukera-berdintasuna, ustelkeriaren eta eroskeriaren murrizketa, erakunde eraginkorrak eta gardenak, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.
17.- ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO
17. helburua. Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Iraunkorrerako Munduko Ituna biziberritzea.
Funtsezko gaiak: baliabideen mugikortasuna, dirusarrera nazional gordinaren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialera bideratzea, kanpo zorra, finantzak, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, alde anitzeko merkataritza-sistema, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.