Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Talentuaren Euskal Behatokia: zerbitzuen sektorean daude goi-mailako prestakuntzako eskaintza gehien

2020/05/11

  • Bizkaia Talenten txostenak Euskadiko lan-merkatuan 2018an eta 2019an izandako goi-mailako prestakuntzako 81.000 eskaintza aztertu ditu, sektoreen, lanbidearen eta gehien eskaturiko trebetasunen arabera

Bizkaia Talentek bigarren Basque Talent Observatory: Joerak txostena argitaratu du, non unibertsitateko ikasketak eskatzen dituen Euskadiko goi-mailako prestakuntzako lan-merkatuak azken bi ekitaldietan, 2018an eta 2019an, izandako joerak aztertu dituen. Txostenaren berritasunetako bat da efektiboagoa eta eraginkorragoa izan dela hala goi-mailako prestakuntzako lan-eskaintzak topatzeko nola horien azterketa kualitatiboa egiteko orduan, Basque Talent Observatory tresnan machine learning teknologia ezarri izanari esker.

2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra izan ziren 81.193 lan-eskaintza aztertuta, zerbitzuen sektorean daude eskaintza gehien, % 68,4 2018an eta % 73,2 2019an; sailkapenean askoz beherago, fabrikazioaren sektorea (% 17,5 2018an eta % 15,2 2019an) eta merkataritzarena (% 14 2018an eta % 11,4 2019an) daude.

Lan-eskaintza gehien argitaratzen duten industriak/sektoreak edo ekonomia-jarduerak egonkor daude azterturiko ekitaldi bietan. Informazioaren eta komunikazioaren sektorea bigarren dago, 2019an (4. 2018an), eta administrazio-zerbitzuetako eta laguntza emateko jarduerak hirugarren (5. 2018an). Ekitaldi bietan, jarduera profesionalekin, zientifikoekin eta teknikoekin loturiko sektorea dago rankingaren lehenengo postuan.

Azterketak aditzera eman du, halaber, hauek direla goi-mailako prestakuntzako lan-merkatuan gehien eskatzen diren lanbideak: zerbitzu komertzialen agenteak, software-garatzaileak, salmenta komertzialen arduradunak, industria- eta ekoizpen-ingeniariak, eta sistema-analistak.

Azkenik, azken bi urte hauetan lan-merkatuan gehien eskaturiko trebetasunak aipatu behar dira: aldaketetara egokitzeko gaitasuna, bezeroentzako laguntza, ordenagailuaren erabilera, ingelesa eta bezeroen arreta.

Behatokiak bi urte bete ditu
Basque Talent Observatory tresna Bizkaia Talentek sortu zuen, 2018. urtearen hasieran, unibertsitateko ikasketak eskatzen dituen Euskadiko goi-mailako prestakuntzako lan-merkatuaren gaineko informazioa denbora errealean jasotzeko; horretarako, online iturriak jasotzen ditu, big data analisian oinarriturik, zeinak azterketaren bitartez talentu-beharren isla sendoa ahalbidetzen duen.

Ikus txostenaren bertsio laburtua

Eskuratu txosten osoa

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×