Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadi Estatu espainoleko lehenengo postuan dago ikerketa zientifikoaren inguruko argitalpen eta eraginean

  • 2016an, Euskadiko argitalpen zientifikoak estatu osoko %6,61ekoak dira
  • Euskadin, 12.000 ikertzailek baino gehiagok dihardute ikerketaren eta garapenaren arloan

Euskadiko 2017ko Zientziari buruzko txosteneko emaitzak argitaratu barri dira. Bertan, Euskadiko arlo hauetako datu nagusiak bildu dira Ikerboost – Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Behatokiaren kontrolpeko adierazleen bitartez: ikertzaileak, zientziaren finantzazioa, emaitza zientifikoak eta transferentzia teknologikoa. Hartara, azken 10 urteok kontuan hartuta, erregistratu egin da 2007an Euskadin 2.100 agiri argitaratzen zirela urtean; eta 5.212, 2016. urtean. Beraz, gehikuntza %148koa izan da hamarkada batean-edo. Euskadiren pisu erlatiboak gora eta gora egin du azken hamar urteotan, eta, 2016an, Estatu espainoleko argitalpen zientifikoen %6,61ekoa da.

Argitalpenen kalitatea ere nabarmen handitu da, eta funtsezko bi faktore dira horren adierazgarri: ospe handiko aldizkarietan egindako argitalpen zientifikoen ehunekoa modu eutsian gehitu da azken hamarkadan, lehen argitalpen zientifikoen %42,6 argitaratzen zirelako erreferentziako aldizkarietan; eta %51,6, 2015. urtean. Era berean, Euskadiko ikertzaileek mundu-mailan nagusi diren eragile zientifiko hauekin batera lan egiten dute ikerketetako emaitzak argitaratzeko orduan:  Estatu Batuak, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia. Nazioarteko lankidetza horietan, Euskadiko ikertzaileak protagonistak dira, askotan argitalpenen egile nagusiak dira-eta.

Autonomia-erkidegokako BPGd-ren ehunekoa kontuan hartuta, Euskadiko I+Gko gastua lehenengo postua dago Madrilen, Nafarroaren eta Kataluniaren aurretik, BPGd-ren %1,93koa da-eta.

Halaber, Euskadi bera lehenengo autonomia-erkidegoa da per capita finantzazio lehiakorraren erakarpenean (303 milioi euro) H2020 esparru-programan.

Sektoreka egindako argitalpenei dagokienez, Euskadiko argitalpen zientifiko guztien %57 unibertsitateetan egiten dira (Euskal Herriko Unibertsitatearen ekarpena indexatutako 2.741 argitalpenekoa da); eta, ondoren, osasun-sektorean nahiz zentro teknologikoetan.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×