Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Euskadi, energia berriztagarrien abangoardian

2020/06/29

  • Bizkaiak Energy Intelligence Center eraikitzeko lanak hasi ditu, eta, gainera, erregai sintetikoetarako lantegi bat eta Estatuko lehendabiziko itsas plataforma eolikoa izango ditu
  • Arabak EAEko eguzki-energiarako lantegirik handiena izango du

McKinsey & Company mundu-mailako aholkularitza estrategikoaren arabera, energia berriztagarri eta energia-eraginkortasunean inbertitzeak erregai fosiletan inbertitzeak baino ia hiru aldiz lanpostu gehiago sortzen du. Energia berriztagarriekin loturiko EAEko industria-sarea zabala da, eta lehen mailako teknologia du nazioartean. Ildo horretatik, Bizkaiko Ezkerraldeko Parke Teknologikoaren egoitza eraikitzeko lanen lizitazioa atera du Bizkaiko Foru Aldundiak. Eraikin horrek energiaren sektoreari bultzada teknologikoa emateko zentroa izango du, Energy Intelligence Center izenekoa, Bizkaia eta EAE energiaren alorrean nazioarteko erreferentzia izan daitezen. Lanak azaroan hasi eta, printzipioz, 2022ko abuztuan amaituko dira.

Gainera, Repsol energia-konpainiak 80 milioi euro inbertituko ditu Bilboko portuan egingo dituen deskarbonizaziorako bi industria-proiektu handitan, 2024tik aurrera inolako emisiorik gabeko erregaiak ekoizteko. Lehenengoan, 60 milioi inbertituko dira, eta energia berriztagarriak erabiliz sorturiko hidrogeno berdetik abiatuta emisiorik gabeko erregai sintetikoa ekoizteko lantegirik handiera eraikiko da. Bigarren proiektuan, inbertsioa 20 milioikoa izango da, eta hiri-hondakinak oinarri gasa egoizteko lantegi bat eraikiko da.

Bestalde, itsas energia eolikoaren ezarpena dela eta, BIMEP Biscay Marine Energy Platform enpresa publikoak Espainiako estatuko lehendabiziko ur gaineko haize-errota ezarriko du Bizkaiko kostaldeko uretan, Armintza herriaren parean, hain zuzen. 2021eko urrian jarriko da martxan. Sare elektrikora konektaturiko azpiegitura eoliko baten eskala errealeko lehen prototipo honekin, 2.000 etxebizitza inguruko kontsumoaren baliokidea hornitzea aurreikusi da.

Araban ere energia berriztagarrien aldeko apustu nabarmena egin da. Izan ere, Armiñónen Euskadiko eguzki-parkerik handiena ezarriko da, Iberdrolaren, Mondragon Taldearen, Arabako Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen arteko aliantza publiko-pribatuaren ondorioz. Lantegi fotovoltaiko horrek, 160.000 lagunen behar elektrikoak hornitzeaz gain, 25.000 tona CO2ren emisioa saihestuko du urtero. 2023an abiatuko da, eta 70 milioi euroko inbertsioa izango du.

Energia, Euskadiko oinarrietako bat
Energiaren sektorea oinarrizko zutabea da EAEko industrian. Sektorearekin loturiko 350 enpresa inguru daude EAEn, eta haien mundu-mailako fakturazioa 47.000 milioi eurokoa da; horietatik 15.000 milioi EAEn. EAEko energiaren sektoreak 63.000 lanpostu sortu ditu mundu-mailan, horietatik 21.000 EAEn.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×