Euskadi enpresa berritzaile teknologikoen ‘sailkapeneko’ liderra da Estatu espainolean
Euskadi izan zen 2013-2015ean berritasun teknologikoak aurkeztu zituzten enpresa gehien eduki zuen Estatu espainoleko autonomia-erkidegoa, bertako konpainien %20,1ek jaulki zituztelako berrikuntzak. Ondoren, Nafarroa eta Errioxa daude, bertako sozietateen %16,6k eskaini zituztelako berrikuntza berriak.
Horixe bera azaltzen da iaz Estatu espainol osoan berrikuntza teknologikoko inbertsioari buruz egindako txostenean. Hain zuzen ere, Estatistikako Institutu Nazionaleko (INE) datuen arabera, 13.674 milioikoa izan zen 2015ean. Hori dela eta, gehikuntza %5,5ekoa izan da aurreko ekitaldiaren aldean. Zenbaki hori perspektiban jartzeko, salmentei dagokienez I+Gn egindako gastua %1,7koa izan dela nabarmendu beharra dago, 10 langile baino gehiago dituzten enpresak kontuan hartuta.
Guztira, Euskadik iaz berrikuntza teknologikoan egindako gastua 1.297 milioi eurokoa izan zenez, estatu osoan egindako gastuaren %9,5ekoa izan da, bertako biztanleen %4,5 dituela kontuan hartuta. Beraz, zenbaki hori Espainiako BPGd-n daukan pisua baino askoz handiagoa da, %6,10ekoa da-eta.
ITURRIA: INE (Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak)