Euskal Autonomia Erkidegokoak dira Estatuko soldatarik handienak
2019/01/17
- Euskadiko soldatak Espainiako estatuko soldaten batezbestekoa baino % 17 handiagoak dira
Euskadiko hileko batez besteko soldata gordina Estatuko autonomia-erkidego guztietako handiena da, Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) azken datuen arabera.
Euskadikoen atzetik, Madrilgo Erkidegokoak eta Nafarroako Foru Komunitatekoak daude. Bestalde, aipatu beharra dago Euskadiko batez besteko errenta pertsonala 20.443 eurokoa zela 2016an, azken datuetatik (2011) % 3,69 hazi ondoren; Europako Batasuneko batezbestekoa baino % 31,7 handiagoa da.
Grafiko honetan, autonomia-erkidegoen araberako hileko batez besteko soldata gordinak ageri dira: