Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Euskaldun batzuk historian zehar

Andoni Luis Aduriz “Sukaldaritzako kontzeptu berrien uztarketa”

 

Andoni Luis Aduriz 1971n jaio zen Donostian (Euskadi), eta sukaldari ospetsua da.

Pizzeria bateko sukaldean ekin zion bere lan-ibilbideari, ikasi bitartean asteburuetan edo oporretan lan egiten zuelako bertan. Donostiako Ostalaritza Eskolako ikasketak amaitu ostean, honako hauexekin lan egin zuen, besteak beste: Ramón Roteta, Hilario Arbelaitz, Jean Louis Neichel, Juan Mari Arzak, Fermín Arrambide eta Pedro Subijana. 1993an eta 1994an, El Bulli jatetxeko taldean parte hartu zuen Ferran Adriáren zuzendaritzapean. 1996an, sukalde-burua izan zen Martín Berasateguirekin. 1998an, bakarrik lan egiten hasi zen Mugaritzen. Harrezkero, jatetxe hori zuzentzen du, eta zenbait sari zein aitorpen jaso ditu. Andoni Luis Ferran Adriàren ikasle argia da. Sukaldaritza bereizgarria garatu du apurka-apurka, eta, besteak beste, hainbat lore eta landare basati darabiltza bertan, botanikaren inguruko grina handia dauka-eta. Horrez gain, literatura eta arte plastikoak ere baditu oso gustuko.

Mugaritz jatetxea Errenterian dago, eta bi Michelin izar ditu. Andoni Luis Adurizen zuzendaritzapean, munduko eliteko hamar onenen artean dago oraindik, 2015ean Londresen Restaurant aldizkari ospetsuak munduko 50 jatetxe onenen inguruan egindako zerrendan seigarren postua berriro lortu ondoren.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×