Euskadi zain duzu
Euskaldun batzuk historian zehar
Aritz Aduriz Donostian jaio zen 1981ean. Oso gustuko zuen kirola: futbola, eskia, piraguismoa eta surfa. Bere gurasoak eski-irakasleak ziren, eta, 9 urte zituela, Espainiako iraupen-eskiko txapeldunordea izan zen, azkenean futbolean jokatzea erabaki zuen arren. 1994an hasi zen Antiguokoan jokatzen. Bere jaioterriko futbol-taldea zen, eta honako kategoria hauetan jokatu zuen bertan: haurrak, kadeteak eta gazteak. 1999an, urtearen amaieran goleatzaile handiena izan ondoren (33 gol), Aduriz futbol seniorrean hasi zen jokatzen Gasteizko Aurrera xumean. Kanpaina baten ostean, Athletic taldeak behin betiko fitxatu zuen Aduriz, eta talde filialean hasi zen jokatzen 2000. urteko udan.
Gaur arte, Adurizek 566 partida jokatu ditu guztira, eta haietako 9 nazioartekoak izan dira. Horrez gain, guztira 226 gol sartu ditu 2002. denboralditik. Bere palmaresari dagokionez, 2015-2016an Espainiako Superkopa irabazi zuen Bilboko Athletic taldearekin.