Euskadi zain duzu
Euskaldun batzuk historian zehar
Dolores Ibárruri Gómez edo, jendeak esaten dionez, Pasionaria Gallartan jaio zen 1895eko abenduaren 9an, eta ezinbesteko emakumea izan zen azken urteotako politika europarra ulertzeko.
1939an Espainiako Gerra Zibila amaitu zenean, SESBera erbesteratu zen. Erbestean zegoela, Pasionaria PCEko idazkari nagusi aukeratu zuten 1942an. Agintari gorena izan zen SESBen erbesteratutako PCEko kideen artean.
1960an, dimisioa aurkeztu eta PCEko presidente aukeratu zuten. Internazional Komunistako Idazkaritzako kidea izan zen, eta Moskurekin ados zegoela adierazi zuen nazioarteko mugimendu komunistan zenbait haustura gertatu zirenean. Politikaren arloan ez ezik, emakumeen eskubideen alde ere borrokatu zen, emakumeak, edonolakoak zirela ere, izaki askeak zirela egiaztatzeko eta euren etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidea zutela aldarrikatzeko.