Euskadi zain duzu
Euskaldun batzuk historian zehar
Eneko Atxa Azurmendi 1977an jaio zen (38 urte) Amorebietan (Euskadi), eta euskal sukaldari nabaria da.
Euskadiko Leioako Ostalaritza Eskolan ikasi zuen. Ostean, Euskadiko zenbait jatetxetan lan egin zuen; esate baterako, Baserri Maitea, Zaldua erretegia, Galdakaoko Andra Mari, Martín Berasategui jatetxea, Mugaritz jatetxea, Axpeko Etxebarri… Espainiako txapelduna da chef gazteentzako autore-sukaldaritzan, baita Fourchettes gourmet-talde ospetsuko urteko sukaldari onena ere, eta Pil-Pil Sarirako aipamena ere lortu du teknika berritzaileenaren arloan.
Hiru Michelin izarreko Azurmendi jatetxea zuzentzen du Bilbotik hurbil dagoen Larrabetzuko udalerrian. Horrez gain, honako sari hauek ere baditu Azurmendik: 19. jatetxe onena da Restaurant aldizkariaren arabera; aldizkari berberak munduko jatetxe jasangarrienaren saria eman zion 2014. urtean, The World´s 50 Besten arabera; eta Europako jatetxe onena ere izan da 2015ean, OAD gidaliburu ospetsuan adierazi bezala (Opinionated About Dining). Horrez gain, ELITE TRAVELER aldizkari ospetsuaren arabera, munduko bigarrena ere bada, Grant Achatzen Alinea jatetxearen atzetik bakarrik.
ELITE TRAVELER bizimoduari buruzko luxuzko argitalpena da, eta, 2013. urteaz geroztik, munduko 100 jatetxe onenen sailkapen berezia argitaratzen du. Horretarako, aldizkariko irakurleek emandako botoak hartzen ditu kontuan. Iaz, Azurmendi jatetxea hirugarren postuan geratu zen, eta, horrez gain, Atxa bera ere “2015eko chef gazte onena” hautatu zuten. 2016an, munduko bigarren jatetxe onena izan da.
Plater berriak sortzeagatik, usainak ikertzeagatik eta jankideentzako giroak birsortzeagatik nabarmentzen da. Nortasun handiko sukaldaritza naturala eskaintzen du, eta giroak produktuaren jatorriarekin lotzen du platera. Bere platerak oinarri duten euskal sukaldaritza tradizionalaren eta etengabeko bilakaera sortzailearen artean daude. Hori dela eta, bere esanetan, ama eta amona dira bere maistrak, baita Martín Berasategui, Juan Mari Arzak eta Ferran Adriá sukaldariak ere.
- urtea oso ona izango da Eneko Atxarentzat, udan bere izena, “Eneko”, eramango duen gune berria irekiko duelako Londresen, Covent Gardeneko 5 izarreko One Aldwych hotel ospetsuan, hain zuzen ere.