Euskadi zain duzu
Euskaldun batzuk historian zehar
Argazkia: Fred Romero
Tenis-jokalari ospetsua da, eta Roland Garrosko txapelduna izan zen 2016ko ekainaren 4an. Bere kirol-ibilbideko lehenengo Grand Slama lortu zuen, finalean munduko lehena zen Serena Williamsi irabazi ostean. Hori dela eta, bigarren jarri zen WTAko munduko sailkapenean. Ordura arte, 3. postua izan zen banakakoen artean zeukan sailkapen onena, eta 2015eko urrian erdietsi zuen Wimbledongo Txapelketako finalera iritsi ondoren.
Binakakoen sailkapenean, ordea, 10. posturaino heldu zen 2015eko otsailaren 23an. Bere kirol-ibilbidean, WTAko hiru titulu irabazi ditu banakakoetan; eta haietako bat, Premier Mandatory kategorian. Era berean, hiru ere irabazi ditu binakakoetan. ITF mailan, banakako zazpi txapelketa eta binakako bat irabazi ditu. 2015ean, Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren brontzezko domina jaso zuen.