Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Euskaldun batzuk historian zehar

Martin Berasategui “Michelin izarren maisua”

 

Martín Berasategui Olazábal (Donostia, 1960ko apirilaren 27a) euskal chefa da, eta zazpi Michelin izar ditu.

Martín Berasategui Olazábal 1960ko apirilaren 27an jaio zen Donostian. Nafarroako Baztango bailarako Lekarozko Aita Kaputxinoen ikastetxean ikasi zuen. Hamahiru urte zituela, familiaren Bodegón Alejandro jatetxean hasi zen lanean.

1979an, ostalaritzako ikasketak egiten hasi zen Yssingeauxeko Gozogintza Modernoko Eskolan, eta nazioarteko zenbait chef ezagutu zituen bertan. 1981ean, Bodegón Alejandro jatetxeko arduradun egin zen, eta, 1986an, lehenengo Michelin izarra jaso zuen. 1993an, bere lehenengo jatetxea, “Martín Berasategui”, ireki zuen Lasarte-Orian.

Hiru urtean, lokalak bi Michelin izar jaso zituen. Handik aurrera, sukaldariak zenbait sari jaso ditu; esate baterako, Euskadiko Sukaldari Onenaren Gastronomiako Euskadi Saria, 1998an; eta Donostiako Urrezko Danborra, 2005ean. 1996an, chefak enpresa-elkartea, Martín Berasategui Taldea, sortzea erabaki zuen, zenbait jatetxe ardurapean hartu ahal izateko: Bodegón Alejandro, Bilboko Guggenheim museoko jatetxea edo hiru Michelin izar dituen Kursaal Martín Berasategui jatetxea.

Sukaldari donostiarrak bere 7 izarrak lortu ditu berriro 2015eko Michelin Gidaliburuan, hau da, Lasarteko Martín Berasategui “ama” jatetxeko hiru izarrak, Bartzelonako Condes hoteleko Lasarte jatetxeko biak eta Tenerifeko Abama luxuzko eremuko MB jatetxeko beste biak.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×