Euskadi zain duzu
Euskaldun batzuk historian zehar
Maurice Ravel 1875eko martxoaren 7an jaio zen Lapurdiko Ziburuko euskal herrian, eta XIX. mendeko azken hamarkadetatik Bigarren Mundu Gerraren hasierara arte doan epealdi sortzaile bikaineko musikagile handienetakoa da.
Lehen mailako erreferentea zen musika klasikoko zaleentzat, baita herri-erreferentea ere, honako lan hauei esker, batik bat: 1936. urteaz geroztik filmetako soinu-bandako funtsezko elementu bihurtutako “Bolero“ (Akira Kurosawak 1950ean estreinatutako eta maisulantzat hartutako Rashōmon japoniarrean ere bai) edo arrakasta handiko abestiak 1961ean idatzitako Gilbert Bécauden Et maintenant lanarekin.
“1901” urtean, Erromako Sari Nagusira aurkeztu zen, eta, lortuz gero, agerikoa zen irabazlearen ibilbidea modu ofizialean sendotuko zela. Bigarren saria erdietsi zuen Myrrha izenburuko kantatari esker. Epaimahaiaren gustu kontserbadoreetara egokitzeko estiloaren arabera idatzi zuen, nahiz eta Ravelek pianorako Jeuxd’eau lanean arakatutakoarekin inolako zerikusirik ez zeukan, azken horretan pianoaren goi-erregistroei sonoritate berriak atera zizkiola kontuan hartuta. Beste hirutan ere parte hartu zuen, 1902an, 1903an eta 1905ean, baina ez zuen inoiz sari preziatua lortu. Azken urte horretan aurretiazko probetan kanporatu zutenez, sekulako eskandalua sorrarazi zuen prentsan, eta, horren ondorioz, kontserbatorioko zuzendariak ere galdu zuen bere kargua.